Polizia etorri behar nik berriz nire testimoniaren bila

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-09-27 10:21
1

Gaur goizean irratia jarri dut nire te beltza esnearekin edaten ari nintzen bitartean (Ingalaterratik ohitura dezente bat ekarri dut behintzat, hori bai nire etxean bostetan siesta eta ez tea). Klasera joan beharrean nengoenez nahiko presaka nenbilen, baina eguna alaitu didan albiste bat entzun dut The Police-k Bartzelonan jo behar duela gaur.

Lastima ikasle paratu izateak ez duela dirurik ematen eta nire poltsikoak azkenetan daudela, bestela gustura joango nintzen Sting buruan duen talde britainiarra ikustera. Garai batean musikaren aintzindari izandakoak orain ate joka datoz berriz ere, horrelako talde handi baten abestiak ez baitira inoiz ahazten. Hemen duzue horietako bat:

indezent

indezent 2007-09-27 11:59 #1

Buenooooo! Bizi dienak agertzen diela! Hiri pasatzen zaikena ikasle garaiko nostalgia daukekela dek ;). Ez dek abesti txarra ez beriz ere blogarekin hasteko


Utzi iruzkina: