Sanchez Dragorkia gehiago eta monarkia gutxiago
Bizia injustua dela denak dakigu (bestela galdetu the Indezentsi masterrak direla eta), justizia injustua dela ere begibistakoa da (Mandela kartzelan izan zen eta O.J Simpson hortxe dabil arazo batetik atera eta bestean sartuta eta oraindik kalean), baina aste honetan gertatutakoa bidegabekeria hutsa da.
Ikasle bizitzak siesta ederrak botatzeko beta ematen du eta, horrgatik, "Sé lo que hiciste la última semana" La Sextako programara zaletu naiz. Egia esan asko gustatzen zait, batez ere Angel Martinen sekzioa. Tipo honen ironiak ez du mugarik, ez litzaidake aurkezlea izatea gustatuko tipo hau hortik izanda...
Ba hori, asuntua da aurreko batean Telemadrideko langile batzuek Sanchez Dragoren eta Ana Botellaren arteko elkarrizketa pribatu bat eskegi zutela youtuben. Gauza normala izango litzateke bien arteko elkarrizketa programa zuzenean zela eman bazen, baina Telemadrileko langile horiek nahiko nazkatuta egongo dira Super Dragorekin eta beraz publizitatean izandako elkarrizketa eskegi dute youtuben.
Dragok nahiko gauza intimoak esaten ditu (tipo honek Narcisok baino gehiago maite du bere burua) eta horien artean, bere azken liburua ez duela berak idatzi. Albistea argiaren abiaduran hedatu da eta zaurian behatza sartu eta gatza botatzea gustatzen zaien kazetari guztiek ondo baliatu dute aukera Drago, XXI. mendeko intelektuala, kk-ren parean jartzeko.
Ba hori, injustizia latza bete dela berriz ere, Erregearen irudia erretzeagatik kartzelara eta Sanchez Drago kakazteak ez du ondoriorik gure Zapateroren Espainian. Eta gero esango dute konstituzioa justua dela, denok aukeratutakoa.
1. bideoan Dragoren eta Botellaren arteko elkarrizketa
2. bideoan Drago defendiéndose como gato panza arriba (espresio hau asko gustatzen zait)
Iruzkinak
indezent 2007-09-29 15:39 #1

Injusticia? Anda y ke se joda.

Izan genian tipo honetaz eztabaida bat duela gutxi sugoiren blogean

Amuitz 2007-10-04 01:40 #2
Niri ere gustatzen zait Angel Martinen mingain pozoitsua, eta bere programan ikusi nuen gure Botella maitea Sanchezdragorekin hizketan. Gehien harritu ninduena, fatxen arteko solasaldi hortera horrek, todo de maravilla.

(askotan galdetzen dit blog honek ea robota naizen, robota ni?)

indezent 2007-10-08 13:56 #3

Maritxutan kale, igandean zinera ez eta bloga hilda. Alpertuta habil Manolete! Ikasle biziaren eragin sekundarioak?

Utzi iruzkina: