Hori da hori showa australiar hauek asteartean Hammersmith Apollo kontzetu lekuan eman zigutena. 2006ko Azkena rocken ikusi nituen lehenengoz eta aurretik ere lagun batek gomendatutako taldea zen. Led Zeppelin talde ekartzen dit gogora talde honek eta halako batean talde horren bertsioa bat jotzen hasi zirenean sinistu ezinda negoen, gozatzen, umeen antzera. Lastima izan zen bigarren solairuan geundela eta, zinemako butakatan kokatu gintuztela. Halere, eta nahiz eta lehen ilaretako eromena dastatu gabe joan ginen, ederki pasatu genuen butakatik altxatu eta alde batera eta bestera salt...
Argazki batzuk borroso daude, baina argazkilaria ere halamoduz zihoan. Laura, ni eta super DJ. Koldo, Laura, ni eta Gallego bat. Laura eta ni. Axel, Luis, Ruben???? eta Natalia. Super Oihane eta ni. Axel, Luis eta ni.
Ai ama, ai ama, asteleheneko ohitura bilakatzen ari da asteburuko abenturak kontatzea, baina aurrekoan bezalaxe badago zer kontatu. Ostiralekoa ez zait iruditzen hemen kontatzeko modukoa denik, beraz, zuzenean larunbatera joko dugu. Ondo lo egin ostean, Craven Cottage Fulhamen estadiora joan ginen black market delakoan sarrera bat lortzeko asmoz, baina badirudi badugula zer ikasi ez baikenuen saltzaile bakar bat ere ikusi. Halere, partida aurreko ambientea dastatu genuen eta Oh my god, hori da hori futbola bizitzea. Newcastlen bisita jaso zuen Fulhamek eta egia esan iparraldeko taldeak ipin...
Asteburuko resaka astuna gainditu ostean nire ingelesa hobetzen saiatzen ari naiz eta arrazoiak ez zaizkit falta. Izan ere, larunbatean paint bat eskatu beharrean peint bat eskatu nuen eta kamarerak, brometan, ia pintatzeko zerbait nahi nuen esan zidan. Lotsa ederra pasatu nuen. Eta inglesa ikasteko gauza oso ona da musika ingelesez entzutea eta noizbehinka abestien letrak aztertzea. Azken urteetan gertatu zaidan bezala musikaren vanguardia jarraitu beharrean urteetan zehar galdu ditudan taldeak entzuten ari naiz. Nirvana, Metallica, Smashing Pumkins... modaz kanpo zeudenean hasi zitzaizkid...
Gaizki txo, gaizki. Aurreko asteburuan ez nintzen atera eta asteburu honetan Londreseko gaua ezagutzeko gogoarekin nengoen, baina horrela ez mutiko horrela ez... Argi dago Londreseko parranda ezagutzeko modukoa dela, baina asteburu honetan nire helburutik desbideratu egin naiz. Ingelesak ez du hobera egiten, baina hemengo bizi mailak bai. Ingelesez tutik ere hitz egin gabe, edozein lekura joatea oso erraza da, eta horrelaxe ibili naiz asteburuan, dirua gastatu, espainiar talde batekin atera eta Beasainen ibiltzen ginen bezala (edo okerrago) ibili. Egia esan oso ondo pasatu dut. Ostiralean, ...
Londonen bizi naizenetik denbora dezente igaro dut metroan (underground or tube) eta egia esan asko gustatzen zait eskolara metroan joatea. Egia esan oso garestia da, bidai bakoitzak 2 libra balio ditu, 3 euro eta piko, baina oinez ezin ibil gaitezkeenez eta autobusak gehiago tardatzen duenez, ez dut beste aukerarik. Metroan denetatik ikus daiteke. Nire geltokian (Notting Hill Gate), linea gorria edo central line hartzen dut eskolara joateko, goizero han aurkitzen dut gure eguneko lehen artista. Hare crisnas bat da, burua rapatuta eta tunika gorri batekin, gitarra eskuetan duela abesti zora...
Euskalherritar orok duen arazoa dela iruditzen zait, gure herria utzi eta atzerrian nongoak garen eta zer garen azaltzeko. "Where are you from?" Galdera 100 aldiz egin didate lau egunetan eta erantzunak min ematen didan arren, "I´m from Spain", esan dut gehienetan. Arrazoiak bi izan dira; batetik, nire ingelesarekin Euskal Herria non dagoen azaltzea eta zergatik ez garen Espainia edota zergatik ez naizen espainiarra sentitzen azaltzea oso zaila egiten zaidalako eta gauzak gaizki azaltzeko nahiago ixilik egon. Eta bestetik, akaso Euskal Herria non dagoen eta zer den ezagutuz gero hemengo ego...
Eguzkia atera da niretzat Londres aldean, zeruan izpi gutxi ikusten dira, baina residentzian argia ikusten hasi naiz. Bi egunetan mutu batek baino gutxiago hitz egin ostean, gaur jendea ezagutzen hasi naiz eta nire ingles parregarria praktikatzen. Neska argntinar batek asko lagundu dit mobilaren kontuarekin eta jada hemengo zenbakia dut, nahiz eta baliteke hemendik gutxira aldatzea. Dena den, Ardanza nahiko ona da hemengoekin alderatuz, hemen mobila diruz kargatzeko ingeniaria izan beharra dago. Hemen dena alrebes doa. Gero gallego bat ezagutu dut, Iruñakoaren logela kidea, eta oso jatorra...
Agindutakoa bete egin behar dela esan ohi da nire etxean eta hementxe nago Notting Hilleko bihotzean dagoen residentzitik idazten. Atzo despedida antzekoa egin zidaten kuadrillakoek eta bi ordu lo egin ostean, eztarrian kalimotxo zapore nazkagarri bat nuela, Londreserako bidean jarri naiz. Gezurra badirudi ere, segituan aurkitu dut lekua, baina heldu bezain pronto gaztelera besterik ez dut entzun. Alde batetik poza sentitu dut, zer edo zer larria izanez gero badudalako nori galdetu, baina bestetik, baliteke ingelesa kenduta beste hamaika hizkuntza hitz egitea, gaztelera batik bat. Portobell...
10.000 aldiz aipatu dudan arren, jakin dezazuela post hau izango dela nire Euskal Herri maitetik idatziko dudan azkena denboraldi batean. Orain dela hilabete batzuk hartutako erabakia aurrera doa eta larunbatean Londreseko espaloiletan barna ibiliko naiz. Halere, ez nauzue blogosferatik horren azkar bidaliko eta handik ere nire berri jakingo duzue eta nik ere gertutik jarraituko ditut zuen harribitxiak. Bueno ba, beraz, hurrengo posta Londonetik izango da, ondo ondo segi denak eta Ardanza ikusten baduzue emaiozue buruan mobilarekin (por zierto, Euskaltelek bueltatu dit kobertura, azkenean....
Bizitzan zer edo zerren zain egon eta egonean egoten garenontzat. Amildegian behera botatzen jakin behar dugunontzat, askotan lurra jotzen baita, baina bota ezean ez da inoiz jakiten hegan egiteko gai garen.
Injusticia? Anda y ke se joda. Izan genian tipo honetaz eztabaida bat duela gutxi sugoiren blogean