The night confuse me

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-02-05 15:18
5

Ai ama, ai ama, asteleheneko ohitura bilakatzen ari da asteburuko abenturak kontatzea, baina aurrekoan bezalaxe badago zer kontatu.

Ostiralekoa ez zait iruditzen hemen kontatzeko modukoa denik, beraz, zuzenean larunbatera joko dugu. Ondo lo egin ostean, Craven Cottage Fulhamen estadiora joan ginen black market delakoan sarrera bat lortzeko asmoz, baina badirudi badugula zer ikasi ez baikenuen saltzaile bakar bat ere ikusi. Halere, partida aurreko ambientea dastatu genuen eta Oh my god, hori da hori futbola bizitzea. Newcastlen bisita jaso zuen Fulhamek eta egia esan iparraldeko taldeak ipini zuen ambientea ikusteko modukoa zen. Partida hasi zenean gu oraindik zain geunden eta sekulako inbidia sartu zitzaigun barruko orruak entzutean.

Futbola ikustea ezinezkoa izan zitzaigunez taberna batera joan ginen Ingalaterra-Eskozia rugby partida ikustea. Taberna goraino beteta zegoen eta giroa aparta zen. Pinta bat edanez gustura ikusi genuen neurketa Zeelanda Berriko jendeaz beteta zegoen tabernan (Zeelanda Berriaren eguna zen larunbatean, kaleak bertako jendez beteta zeuden eta metro estazio bat itxi egin behar izan zuten zegoen jendetzarengatik).

Ondoren, afaltzera joan ginen eta bakoitzak zituen manjarrekin afaritxo dezente bat egin genuen. Alde batetik, ardo beltza, urdaiazpikoa, xolomo pixka bat eta nola ez, Idiazabalgo gazta bikaina.

Tripa betetakoan taberna batera, beste lagunekin batera parranda jarraitzera. Berehala itxi zutenez Tea Bar disko-pubera. Leku ona iruditu zitzaidan, musika house-technoa, neska politak eta ez zegoen goraino beteta, ondo egon zitekeen.

Hiruetako itxi zigutenez, zerbaiten bila hasi ginen eta bat-batean etxe okupatu batean sartu ginen. Hori bai festa hori, hiru musika klase (hip-hop, house eta timba nazkagarria). Giroa bikaina berriz ere eta jendea oso atsegina, nahiz eta denak ipurtzuloraino zihoazen. Nonahi entzun zitekeen "Do you want some ketamin"...batzuk crack txute bat sartzen ere ikusi genituen eta sarrerako porteroa ere goraino zihoan, mandibulak dantzan zituela. Gu hantxe aritu ginen dantzan eta jendearekin berbetan (ingelesei ez nien tutik ere ulertzen), goizeko 8ak arte edo.

Baina ederrena ondoren etorri zen etxerako bueltan. Holborneko estazioan metroa hartu genuen eta itxaroten geundela, tipo bat sekulako zurrunkak egiten ari zen estazioan, hori barreak hori. Ondoren nik lo hartu nuen trenean eta, bat-batean, Axel nire Elx-eko lagunak sorbaldan ukitu ninduen. Tipoa trenean botaka ari zen eta jaitsi behar ez genuen estazioan jaitsi zen, gorakoari ezin eutsiz, oh my godness! Nik aurrera egin nuen, baina zeharo lo nengoen eta Nottin Hill Gaten geratu beharrean aurrera joan nintzen konturatu gabe.

Esnatzean estazio ezezagun batean nengoen eta alboan Axelen afaria nuen, ezin nuen egoera sinetsi. Halere zortea izan nuen, trena berriz Notting Hill aldera baitzihoan eta azkenean, heldu nintzen etxera.

Hiru arraultz, hiru saltxita, pare bat tostada eta white tea pixka bat tripan sartu eta erregeen modura oheratu nintzen. Crazy night my friends, another crazy night...Eta bihar argazkiak.

indezent

indezent 2007-02-05 16:53 #1

...argazkien zain...

Txantxangorria

Txantxangorria 2007-02-05 19:47 #2

No me jodas rafa..... futbol partidu batera joan eta joaten zara Fulham ikustera¡¡¡¡¡ joan tottenham ikustera edo arsenal..... horiek bai direla taldeak....aupa totteham, aupa rayitoooooooooo

Amuitz

Amuitz 2007-02-05 20:20 #3

eta ostiralekoa?<br />

bewater

bewater 2007-02-05 20:24 #4

Ostiralekoa afaritxo bat antolatzen degun egunean kontatuko dizuet, errusiako parajeak nolakoak diren azaltzeko denbora behar baita...

Alain

Alain 2007-02-12 17:09 #5

Errusiako nor ezagutu duzu ba?? pedazo de perra.....


Utzi iruzkina: