Askatasunari abestia, The Clansman

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-01-31 18:37
4

Asteburuko resaka astuna gainditu ostean nire ingelesa hobetzen saiatzen ari naiz eta arrazoiak ez zaizkit falta. Izan ere, larunbatean paint bat eskatu beharrean peint bat eskatu nuen eta kamarerak, brometan, ia pintatzeko zerbait nahi nuen esan zidan. Lotsa ederra pasatu nuen.

Eta inglesa ikasteko gauza oso ona da musika ingelesez entzutea eta noizbehinka abestien letrak aztertzea. Azken urteetan gertatu zaidan bezala musikaren vanguardia jarraitu beharrean urteetan zehar galdu ditudan taldeak entzuten ari naiz. Nirvana, Metallica, Smashing Pumkins... modaz kanpo zeudenean hasi zitzaizkidan gustatzen (Led Zeppeling, Creedence CWR eta beste hainbeste bezala), baina azken aldian txoratuta nago Iron Maidenekin.

Egia esan aurreiritziak nituen talde honekin (makarraegiak zirelakoan), baina sekulako abestiak dituzte eta Bruce Dickinson  (tipo honen bizitza irakurtzekoa da, sobrao) abeslariaren ahotsa ikaragarria da.

The Clansman abestia dut hizpide gaurkoan, sekulako abestia izateaz gain letra ere itzela baita. Askatasunari eginiko abestia, euskaldunontzat esanahi handia izan dezakeena eta Braveheart pelikula ere ederki islatzen duena. Letra guztia link honetan duzue, baina azken esaldiak hauek dira:

"No. No we can't let them take anymore
No we can't let them take anymore
We've the land of the free..."

Youtuben Braveheart pelikularen irudiekin eginiko klip bat dago baino ez da ondo deskargatzen, lastima. Bideo horretaz gain, abesti guztia entzun dezakezuen bideo eskegi dizuet hemen...gozatu eta nahiz eta blog hau irakurtzen duzuen gehienoi musika mota hau ez gustatu, abesti honek pena merezi du, arte lan bikaina baita.

indezent

indezent 2007-02-01 09:20 #1

Bueno... uste nian raperillo bat edo tendentzi-man extravagante bat inda bueltau behar hintzela Euskal Herrira baino ikusten diat leopardo malla batzuk, bakero txupa txiki bat, Iron Maidenen kamiseta bat eta kalberadun gerriko batekin bueltau behar haizela eta noski! ez ahaztu grepak, hala ere nahiko aurreratuta dauzkeken entradilla hoik oztopo bat izango dittuk azken hontako... Kaña al krezepelo!!

i eme

i eme 2007-02-01 18:47 #2

ondo zeok bai, noizeain bein, garai bateko doñuak entzutea.
hauek, Donostiako belodromoan ikusi nizkian (makarra garaia nian orduan) eta talde ikaragarria zen. egia esan, nere betiko arazoa izan dek musika anglosajoien hitzak ez ulertzea baña emendik aurrea, hiri eskatuko dizkiat tradukzioak ;p

borthuzai

borthuzai 2007-02-01 20:12 #3

uauuuuuuuu tioooooooo!
AIO MAIDER FOREVER!

puto amok dittuk! (hombre, beti melodia igualtxuk iten dizkie baño bueno)
ze onak dittukeeeeeeeee!!!!!!
jo! katxondo jarri nauk abestikin!

Ni ultra iron maiden izan nituan Fear of the Dark diskoa arte. Gero ya, bakik, zahartu iten gaituk....
hi! eneukian sekula stephe harris gitarra jotzen ikusita. abestik beak iten zizkiala... bai, baino gitarra jotzen? sekula ez.
Nire kontzertu baten eon nituan donostian "Concierto despedida de Bruce Dickinson" izan behar zala suposatzen zan. Hantxe agurtu gendun Eddi-n laguntzakin, ta total, handik urte batzuta berrize itzuli zala! Qué timo!

bueno, tio! egune alaitu diak!
FREEDOM!!!

Drazen Petrovic

Drazen Petrovic 2007-02-02 07:39 #4

Aupa motel!

Ingalaterrara joan eta Maiden hasi behar zaizkizu gustatzen!

"Donde fueres haz lo que vieres" gaztelaniazko esaera, beraz, azken muturrera! Baietz protestante eta Tottenhamen hooligan itzuli!

Up the irons!

Utzi iruzkina: