Hemengo ajeak hangoak bezalakoak dira

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-01-28 22:31
9

Gaizki txo, gaizki. Aurreko asteburuan ez nintzen atera eta asteburu honetan Londreseko gaua ezagutzeko gogoarekin nengoen, baina horrela ez mutiko horrela ez...

Argi dago Londreseko parranda ezagutzeko modukoa dela, baina asteburu honetan nire helburutik desbideratu egin naiz. Ingelesak ez du hobera egiten, baina hemengo bizi mailak bai. Ingelesez tutik ere hitz egin gabe, edozein lekura joatea oso erraza da, eta horrelaxe ibili naiz asteburuan, dirua gastatu, espainiar talde batekin atera eta Beasainen ibiltzen ginen bezala (edo okerrago) ibili.

Egia esan oso ondo pasatu dut. Ostiralean, Zoo Bar-era joan ginen eta egia esan han zegoen larrualdi usaina ikaragarria zen. Neskak euren bertute guztiak azaleratzen eta mutilak ehizean edo ehizatzeko gogoarekin. Beasainen ez da horrelakorik gertatzen eta egia esan ume bat bezala ibili nintzen. Ondoren ezagun baten etxera joan nintzen, eta Bartzelonako tipo jator batekin goizeko 10ak arte egon nintzen Romako Inperioari buruz hitz egiten (besteak beste), Whiskya edan eta “dale ke te pego” isildu gabe.

Larunbatean, berriz, techno festa pribatu batera, ez esan nola heldu ginen hara, nik ere ez baitakik. DJ-a Valladolidekoa eta bertan zeunden gehienak (leku txikia zen baina ondo egon zitekeen eta alkohola merke zegoen) espainiarrak. Berlinen egon nintzen festa ilegal baten antza zuen, oso underground.

Hori itxitakoan after batera joatekotan izan ginen, baina eskerrak nire Lugoko lagunak burua hotz mantendu zuen eta azkenean, etxera joan ginen. Etorri naizenetik kilo dezente galdu ditut, baina nire patrikak are eta kilo gehiago galdu ditu asteburu honetan. Orain lana bilatzea tokatzen da eta hilabete batez etxean txintxo-txintxo izatea.

Horiek dira aje egun batean egin daitezkeen hausnarketak, gaur aje metatu eguna baita, "ke me kiten lo bailao" esan eta hurrengoan gauzak ez ditudala era berean egingo esateko eguna. Azkenean aurkitu dut zerbait Beasaindik hona aldatzen ez dena eta hori aje nazkagarria da. Ea hurrengo astean nire ingelesaren hobekuntzari buruz hitz egiterik dudan, zuentzako aspergarria izango bada ere niretzako pozgarria izango baitzen benetan.

jonas

jonas 2007-01-28 23:58 #1

Hi, aspaldi honetan euskalblogosferan aztarka nabilek eta blog eleanitzak daudela modan ikusi diat. Orain arte hik hemengoxe moduan parrandan ibili besterik ez duk egin eta ez litzatekek txarto egongo Zirt-Zart honetan txataltxoren batzuk ingelesez idaztea. Mesede egingo ligukek , guk ez baitiagu Londresera joaterik eta, bestalde, hor potrojorran ez habilela konprobatuko genukek.

bewater

bewater 2007-01-29 01:23 #2

Gustura idatziko niake, baina nik inglesez idatzitakoa nire aitak irakurtzen badik, bihar bertan esango lidake etxera bueltatzeko...halere, hauetako batean saituko neokela espero diat

indezent

indezent 2007-01-29 09:08 #3

ai Manolete... Hilabete etxean sartuta eon bar haizela? jajaja. Ez dek hik sinisten! Behin Londoneko juerga ezagututa asiduo bat biurtuko haiz, zulo beltzean sartu haiz Manolete. Ea behintzat ingelesa ikasteko balio diken ;)

i eme

i eme 2007-01-29 10:45 #4

hau erabat aldatuta etorriko zaiguk London'etik... kaleko moda berrien kritiko, musika berrien melomano, lokal cool'etako dantzari, edari gogorren dastatzaile, kilo batzuk gutxiago ;p...
baña inglesaren dominio berdiñarekin ;PPPP

indezent

indezent 2007-01-29 11:21 #5

Edozeinek aguantauko dik Londonetik bueltan...

bewater

bewater 2007-01-29 15:47 #6

Thanke you for your confidence, but the bad green never change and never died...we´ll keep in tauch. Ah, and fuck off everybody...

jonas

jonas 2007-01-29 22:35 #7

All right, all right... I like it. I know another joking sentence that says:
"Fuck your mother and make your own brother"

XL

XL 2007-01-30 22:29 #8

I'm afraid there is only one way, and that's the hard way. Don't wanna say it but, sorry, I've got to: I TOLD YOU SO!

Amuitz

Amuitz 2007-02-02 19:45 #9

Ajeak, berdinak? Zer uste huan ba, Londreseko behelainoak mirariak egin eta garagardoaren eragina ezabatzen zuela? Ondo pasa, eta ez gehiegi mozkortu!

Utzi iruzkina: