I love the tube
Londonen bizi naizenetik denbora dezente igaro dut metroan (underground or tube) eta egia esan asko gustatzen zait eskolara metroan joatea.
Egia esan oso garestia da, bidai bakoitzak 2 libra balio ditu, 3 euro eta piko, baina oinez ezin ibil gaitezkeenez eta autobusak gehiago tardatzen duenez, ez dut beste aukerarik.
Metroan denetatik ikus daiteke. Nire geltokian (Notting Hill Gate), linea gorria edo central line hartzen dut eskolara joateko, goizero han aurkitzen dut gure eguneko lehen artista. Hare crisnas bat da, burua rapatuta eta tunika gorri batekin, gitarra eskuetan duela abesti zoragarriak eskaintzen dizkiguna. Aurrekoan "stand by me" famatua jotzen ari zen eta egia esan ondo abesten du tipoak, nahiz eta duen itxura oso barregarria izan.
Horrez gain metroak ingelesak nolakoak diren konturatzeko parada ematen du. Arauak oso argiak dira, ez zikindu metroa, zaharrei eseritzen utzi, ez trabarik egin eta ez jaleoa armatu. Horrelako zerbait eginez gero, bagoi guztiko begiradak zurenagatuko dituzu.
Bestalde, ezin ahaztu "mind the gap" esaldi famatu nahiz pedantea. Egunero 50 aldiz entzuten den esaldia da eta inglesa tutik ere ez dakien edonork ikasten duen lehen esaldia. Halere, youtuben salseatzen aritu naiz eta badirudi denek ez dutela gustuko metroa. Abestia kutrea da, baina letra bikaina benetan eta gainera erraz ulertzen da, nik eta guzti ulertu baitut!
Iruzkinak
indezent 2007-01-22 18:03 #1

Ba metroa grabi izaten saiatuko dira baina harritzen zait Bilbokoa baina garbiagoa izatea. Gizadiaren misterio handienetako bat da nola hostia mantentzen duten hain garbi. Lau urteetan zehar ez dut ezer lurrean botata ikusi. Nik uste ipotx batzuk diituztela bia zuloetan zerbait bota bezain pronto jasotzen dutenak; teoria bat da.

PD: eskertuko nuke "mind the gap" horrek zer esan nahi duen argitzea

BEWATER 2007-01-22 18:06 #2
Hiztegiak horretrako daude eta bestela gonbidatuta zade hona etortzea...:)
indezent 2007-01-22 18:21 #3

Zure gomedio jarraituz hiztegia kontsultatu dut eta berari esker "mind the gap" esaldiaren esanahia ikasi dut:

Mind= mente

The= el

Gap= boqute

Ba hori mente el boquete

gaur ere atzo baino gehaigo jakinez lokartuko naiz eta Londresera joateko kontu hori... hegazkina ordaintzen badiek hantxe neok nahi dekenen

i eme 2007-01-22 19:14 #4
joder hi... erderaz izango baoan, Leonardo Dantes edo antzeko bat dekela esango niake.
Nik ere Londresera joan beharko diat ;p

Amuitz 2007-01-22 19:40 #5
Hasi da erromeria, ondo da!

Ez dago metro-bonorik Londresen? Bestela, hainbeste libra ordainduta, hare krishna hori bezala bukatuko dek, diru eske.

borthuzai 2007-01-24 19:45 #6
so, you do not love the tube,
you love YOUTUBE!!

harritzen zait 2007-01-24 23:21 #7
Hi, indezent, egia dek holako kontuekin harritu egiten zaiala?
indezent 2007-01-25 09:13 #8

Kontu askorekin harritzen zaiek bai

harritzen zait 2007-01-25 16:42 #9
Dedioooo! Zakilatente blogarekin harritzen zaidak neuri ere baian metroaren kotuekin enpalmatzea ere... Hori dek fantasia, moteil!
Utzi iruzkina: