Eguzkia atera da niretzat
Eguzkia atera da niretzat Londres aldean, zeruan izpi gutxi ikusten dira, baina residentzian argia ikusten hasi naiz. Bi egunetan mutu batek baino gutxiago hitz egin ostean, gaur jendea ezagutzen hasi naiz eta nire ingles parregarria praktikatzen.
Neska argntinar batek asko lagundu dit mobilaren kontuarekin eta jada hemengo zenbakia dut, nahiz eta baliteke hemendik gutxira aldatzea. Dena den, Ardanza nahiko ona da hemengoekin alderatuz, hemen mobila diruz kargatzeko ingeniaria izan beharra dago. Hemen dena alrebes doa.
Gero gallego bat ezagutu dut, Iruñakoaren logela kidea, eta oso jatorra da, harek ere dezente lagundu dit, eskerrak. Oraindik ere oso gutxi ulertzen diet inglesei, atzerritarrei askoz ere hobeto, baina ia bihar hasiko ditudan klaseetan zer edo zer ikasten dudan.
Orteroen posta egitekotan nago, baina horrenbeste material dago, lehenengo nire argazki kamera paseatzera atera nahi dudala. Horrela, politago geratuko da, baina orain arte lehen saria japoniarrentzat da, hauek bai orteroak eta jende kuriosoa. Trilogia bat motz geratuko zait eta beraz, Borthuzairen ohoretan, entrega askotako posta izango da.
Bueno, ba hori hemen eguzkia atera da niretzat eta ia izpi horien inspiraziopean ingles apur bat ikasten hasten naizen. SEE YOU EVERYBODY...
Iruzkinak
Gorka 2007-01-16 01:37 #1
Lasai, horrelakoetan hastea kostatzen da eta. Egun gutxi batzutan ingelesa ez da arazoa izango, beldur guztiek ihes egingo dute eta jende mordoa ezagutuko duzu. Bertan egindako lagunak betirako dira eta nahiz eta hortik jutean berriro elkar ikusiko ez zaretela pentsatu, esperientziaz dinotzut hori irudipenak besterik ez direla (argentinarrekin batez ere). Animo eta ondo segi!

borthuzai 2007-01-16 07:52 #2

Orain bost urte zaldi gainean ibiltzeko botak, praka bakeroen gainetik eramatea kutrea zuan eta begiratu orain! hik adi-adi jarraitu bertako moda, gero hona horrela etorri eta ikusiko dek nola triunfatzen deken! Benetan!

indezent 2007-01-16 09:09 #3
Buenooo, k peligro. Ea ze tendentzi kopiatzen dittuken gero e. Goatu hai Beasainen bizi haizela ta ez metropoli baten e
i eme 2007-01-16 11:37 #4
Nola dituk hoiek... cazadores de tendencias; modan zegoken ogibidea duk. Ni Londresen egon neok eta hiri dotorea dek horrelako gauzak ikusteko. Ortera izatearena, kontu hutsa dek; orain ortera dekena gero la ostia dek. Bestela ere, nahiko ortera badituk Beasainen ;p

indezent 2007-01-16 11:51 #5
Ordizin bezainbeste ;)
Amuitz 2007-01-17 12:16 #6
Eguzkiaren argiaz, koloretsuago ibiliko dek horko jendea!

Utzi iruzkina: