Kalimotxo zaporea eta euria
Agindutakoa bete egin behar dela esan ohi da nire etxean eta hementxe nago Notting Hilleko bihotzean dagoen residentzitik idazten.
Atzo despedida antzekoa egin zidaten kuadrillakoek eta bi ordu lo egin ostean, eztarrian kalimotxo zapore nazkagarri bat nuela, Londreserako bidean jarri naiz. Gezurra badirudi ere, segituan aurkitu dut lekua, baina heldu bezain pronto gaztelera besterik ez dut entzun. Alde batetik poza sentitu dut, zer edo zer larria izanez gero badudalako nori galdetu, baina bestetik, baliteke ingelesa kenduta beste hamaika hizkuntza hitz egitea, gaztelera batik bat.
Portobello Roadetik oso gertu bizi naiz eta ordubiak arte logelara sartzen uzten ez didatenez bertako merkadillora joan naiz. Dirua izanez gero poltsaz beterik itzuliko nitzateke, baina lehen egunetik tope gastatzea ez da aproposena. Gainera, nirekin hegazkinean etorri den iruindar bat ere nire erresidentzea berberean dago, baina hitz batzuk egin ditut berarekin eta ez du ematen Penitsulako lagunik izan nahi duenik. Makarra pintak ditu eta agur esan diodanean agian pentsatu egin du nire lagun izan ala ez...ikusiko dugu.
Bestalde Euskaltel potroak ukitzen ari zait barra-barra, berriz ere koberturarik gabe baitnago eta ezin etxera deitu ondo nagoela esateko. Joan arte itxaron du Ardanzak gero ipurditik niri ondo emateko...ke abron (heme ez dago ez tilderik ezta e*nerik ere).
Bueno ea logela ematen didaten porru eginda baitnago eta kakagureak jota. Bi mandarina erosi ditut jateko eta badirudi hemen ere fruta eta berdura badagoela, beraz, ia kilo batzuk galtzen ditudan. Hala ba, hurrengoan hemengo jende orteroaz hitz egitea pentsatzen dut, sekulakoa baita jendeak daramatzan pintak. Be happy and drink water...
Iruzkinak
Amuitz 2007-01-13 22:01 #1
Ikusten? Londresen edo inpernuan antzera, dena jende orteroaz beteta.
Gu hain lotsati eta berrikuntzetarako zuhurregi, horko pinta horien kronika irakurtzeko gogoz geratzen naiz.

i eme 2007-01-13 22:04 #2
Euskaltelekoek hire aurreko posta irakurri die (Ardanza eta Euskaltel kanpora!!!) eta beida zak ze pasatu zaiken. Ni ere Ortaguikoekin kontuz ibili beharko neok N1'ean.
Ea hi eta hire mobilla asentatzen zeaten ;)
ondo izan!

borthuzai 2007-01-14 15:34 #3
aupa bewater!
demontre! azkar hartu dek horko martxa!
ya kolegakin...
vini, vidi, vinci
ondo ibili!

indezent 2007-01-15 10:00 #4
Kontuz Euskaltelekokin gero. Jaurlaritzako zerbitzu sekretuak Ardantzari pare bat fabore zor omen dizkio oraindik. Itzaletik jun hai badaezpadare
bewater 2007-01-15 16:23 #5
hemen itzala esteik etzeok, eguzkia jakintzak existitzen deken
indezent 2007-01-15 17:24 #6
Bueno, ba lainon babesen ibili hai behintzet
malen 2007-01-16 00:29 #7
Zorte on eta Cambridge edo Oxford ez badia be, RAE dardaraka hasi leike...ondo ondo ibili, asko ikasi, but drink kalimotxo...

Utzi iruzkina: