Agur Euskal Herria, Welcome England

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-01-11 18:48
5

10.000 aldiz aipatu dudan arren, jakin dezazuela post hau izango dela nire Euskal Herri maitetik idatziko dudan azkena denboraldi batean.

Orain dela hilabete batzuk hartutako erabakia aurrera doa eta larunbatean Londreseko espaloiletan barna ibiliko naiz. Halere, ez nauzue blogosferatik horren azkar bidaliko eta handik ere nire berri jakingo duzue eta nik ere gertutik jarraituko ditut zuen harribitxiak.

Bueno ba, beraz, hurrengo posta Londonetik izango da, ondo ondo segi denak eta Ardanza ikusten baduzue emaiozue buruan mobilarekin (por zierto, Euskaltelek bueltatu dit kobertura, azkenean. Indezentsek esan bezala postaren eragina izango zen).

AGUR GUZTIOI ETA SEGI GOGOR ZUEN BLOGEKIN!!!!!!

borthuzai

borthuzai 2007-01-12 07:29 #1

jo, ba ostiralen ikusten ez bagaituk ondo ibili london alde hortan.

izango diau elkarren berri blogen bitartez eta.

benga, ez hoztu (argazkiko irudi eguzkitsu hori... ez dakit, ez dakit) eta zaindu.

izan ondo,

indezent

indezent 2007-01-12 09:11 #2

Bueno ba Manolete!! Ondo ibili hai. Bakik ostiraletan faltan botako hauen koadrila indezente bat uzten dekela hemen baino bueltatzen haizenen igual seittuko die asik lasai ibili. Ea egia deken blogen idazten jarraittuko dekela, hik ez idatzita hirek galtzez aparte gurek e asko galduko baitue.

Euskaldun bat Londresen, ez dik gaizki sonatzen ez hoixe.

i eme

i eme 2007-01-12 11:30 #3

Euskaldun bat Londresen... Indezent pentsatzen hai dek hurrengo kortoa. Kontuz EZS'kin (Euskal Zerbitzu Sekreta); bettu ze egin zien goenkalekin eta kontutan izan ze egingo dien hik kontatzen dituken historiekin Londresetik.
Jarraituko dizkiat hire istorioak, Hiriko Istorioak.

ondo ibilli!

Amuitz

Amuitz 2007-01-12 11:37 #4

Sarean ezagutzen garenontzat berdin dio Londresen egon edota inpernuan, hemen idazten jarraitzen badek, pantailaren bestaldean milaka lagun egongo dituk.
Ondo pasa!

bewater

bewater 2007-01-12 13:06 #5

Aurrekoan lagun batek esan zidan bezala, Espainiako pelikula mitiko batean Pako Martinez Soria Madrilen ibili zen bezala ibiliko omen naiz ni Londresen. Komentarioak ez zidan horrenbeste graziarik egin, baina hala bada zer kontatu behinik behin izango dut...

Utzi iruzkina: