ZIRT EDO ZART

BIHOTZ BAKARTI BATEN GORABEHERAK

The Indezentsen post batean Emir Kusturicaren "Gato blanco gato negro" filmeari buruz hitz egin genuen, eta Kusturikaren izena entzunda Goran Bregovic handiaren izena etortzen zait burura. Bosnian jaioa, aita serbiarra eta ama kroaziarra, oso gaztetatik hasi zen bere maila erakusten musika munduan. The White Bottom izeneko taldea sortu zuen 16 urterekin eta Balkanetako rock talderik famatuena izan zen urte askotan zehar, Europako ekialdean ere sona asko lortuz. Rockarekin aspertu egin zen eta gauza berriak probatzen hasi zen Goran gaztea. Kusturicarekin lanean hasi zen eta hainbat pelikulen...


Zein ederra den abesti berriak ezagutzea, zein ederra den horrelako abesti eder bat aurkitzea. Billy Joel-en "Piano Man" (letra) abestia da nire azken deskubrimendua. Pragako argazkiak motel doaz (nire alferkeriarengatik batik bat, i´m very sorry), baina horrelako abesti batek merezi du gaurkoan. Jende asko ekartzen dit gogora abesti honek, tabernazuloan bakarrik egoten den jende hori, nahiz eta hamar mila atsekabe izan bihotzean, garagardo fresko batekin irribarrea ahoan marraztuta izaten duten horiek. Barra ondoan lagun batekin berriketan egoten garen une gozo horiek, tabernako ke lo...


stairway-to-heaven

3
bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-03-19 17:38

Aski ezaguna den abesti zoragarri hau Led Zeppelin talde handiak sortu zuen 1970an. Wikipediaren arabera, talde britainiarrak ez zuen singlelik atera abestiarekin nahiz eta historiako abestirik salduena izan, baina gaurkoan abestiaren mitoari buruz hitz egin nahi dut. Robert Plant abeslariak idatzi zuen abestia, batzuen esanetan 5 minutu besterik ez zuen behar izan, nahiz eta abestiaren iraupena 8 minutukoa izan. Letrari erreparo egiten badiozue (klik hemen), gaztelerara itzulita ere zaila da zeri buruz hitz egiten ari den jakitea. Batzuen esanetan heroinari idatzitako abestia da (garai hor...


savior

3
bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-03-17 15:51

Aspaldi ikusi nuen “Savior” nire lagun Erkiziarekin, 1999a izango zen eta 17 urte izan arren, zainetaraino sartu zitzaidan. Pelikula gogorra da, ondo pentsatutako istorio batekin eta, azkenean, gizakion alde sentikorrena azalera ateratzen duena. Hasiera batean Oliver Stonen pelikula zela uste nuen, baina gure Oliverrek produktore lanak besterik ez zituen egin, zuzendaria Peter Antonijevic balkaniarra baita. Googlen barna zuzendari honi buruzko informazio gehiago bilatzen aritu naiz, baina badirudi lan bikain hau egin ostean, nahiko desagertuta ibili dela nazioartean. Nisen (Serbia) ja...


Aquí no hay playa

4
bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-03-15 09:56

Bilbao izan zitekeen baina ez da, halere mutil hauek ideia bikaina eman diete barnealdean bizi den jendeari surfa egin ahal izateko. Hurrengo saiakera agian Beasainen egin dezakegu Igor Hendrixekin eta Oria ibaian. Nik alkateari baimena eskatuko diot, zuek joan dinamita prestatzen...SURFING KAOS....


Azken aldian alfertuta ibili naizela esan dit milaka aldiz The Indezents lagun minak, baina badira makina bat arrazoi horretarako. Nagusiak hala ere bi dira: Heroes eta Pragara eginiko bidaia. Txekia aldean egin eta ikusitakoa hurrengo asterako utzi nahi dut, argazki guztiak (milaka atera ditu nire lagun Luisek) ikusi eta ondoren batzuk zuei eskaintzeko. Halere, aurrerapen modura, Pragataz maitemindu naizela uste dut, agian beste karrera bat ikasten hasiko nahiz Erasmusarekin bertara joateko. Bigarren arrazoia esan dizuet zein den: Heroes, Lost (Perdidos) telesailaren egileek egin duten te...


Larunbatean Harrodsen egon ginen Koldo eta biok eta erlojuen, bitxien eta erropen prezioei so egin ostean, bigarren solairura joatea erabaki genuen zuzenean. Izan ere, Gitarren erakusketa zoragarri bat jarri dute bertan martxora arte (doan gainera), gitarren historia azaltzen zuen erakusketa zen eta ehun bat gitarra zituzten bertan. Gehienak gitarjole ezagunenak ziren, eta beste batzuk bereziak zirelako zeuden bertan. Badakit irakurleen artean musika zale asko dagoela eta ziur ni baino gehiago gozatuko zenutela erakusketa horretan. Horregatik atera nituen dozenaka argazkietatik, onenak edo...


Txapandopikos

5
bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-02-23 15:33

17 urte nituela hasi nintzen Hip-Hopa entzuten, Meswy izeneko tipo baten diskak liluratuta utzi ninduenean. Unibertsitatean Doble V edo Violadores del Verso entzun nituen Dani lagunak utzita eta handik aurrera behin eta berriz pasatu dira nire discmanetik eta orain nire Ipodetik. Ba orain Danik, Iker (alias Puter, Susper, Putermillas...) lagunarekin batera abesti bat grabatu du. Bere kutretasunean makina bat oroitzapen ekartzen dizkit abesti honek, Iruñan pasatako pasarte batzuen aipamena egiten baita. Hasteko, Mesa Nazional da "taldearen", nolabait esateko, izena. Iruñako residentzian geun...


Argi dago postaren izenburua ez dudala nik asmatu, baina gizaki garen eran ezin dugu saihestu gure izaera erratikoa eta berriz ere metroan lo hartu dudala onartzea besterik ez zait geratzen. Goizeko 9ak, erabat nekatuta, ez oso mozkortuta (egia esaten hasita), baina kanpoko hoztasunetik metroaren goxotasunera igarotzeak hil egiten nau. Nire estazioa heltzeko hiru geldialdi besterik geratzen ez zenean esnatu nintzen lehen aldiz. "Aupa txo, ez neok pasau" esan nioan nire buruari. "Etzakela berriz lo hartu, gutxi falta dek oheratzeko", jarraitu nian pentsatzen. Baina "pi-pi-pi-pi-pi-pi", ate...


Badirudi irakasleak eta nagusi tiranoak ez direla nahikoak eta gure blogari maitatuenak ere etxekolanak jartzen hasiak dira egun batetik bestera. Ieme, nire gibelaren egoeraren errudunetako bat, nitaz gogoratu da eta berak eginiko ariketa proposatu dit. Badakizue, nire bizitzari buruz bost gauza edo sekretu idatzi beharra ditut, ba bueno hauexe da nire bizitzaren anatomiaren zati bat: 1. Futbola izan da nire betiko kirola, bai jolasterakoan baita telebistaz ikusterakoan. Urteak pasatu ahala nire forma fisikoa hobetzen joan zen eta 17,18 eta 19 urterekin denboraldi bikainak egin nituen ...