stairway-to-heaven

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-03-19 17:38
3

Aski ezaguna den abesti zoragarri hau Led Zeppelin talde handiak sortu zuen 1970an. Wikipediaren arabera, talde britainiarrak ez zuen singlelik atera abestiarekin nahiz eta historiako abestirik salduena izan, baina gaurkoan abestiaren mitoari buruz hitz egin nahi dut.

Robert Plant abeslariak idatzi zuen abestia, batzuen esanetan 5 minutu besterik ez zuen behar izan, nahiz eta abestiaren iraupena 8 minutukoa izan. Letrari erreparo egiten badiozue (klik hemen), gaztelerara itzulita ere zaila da zeri buruz hitz egiten ari den jakitea. Batzuen esanetan heroinari idatzitako abestia da (garai horretan taldearen inguruan droga hori asko mugitzen baitzen); muturreko katolikoentzat abestia Satan edo Deabruari buruzko adorazioa da; zoriontasuna ezin dela erosi dioen abestia dela diote beste batzuek.

Taldeko kideek ez dute inoiz komentariorik egin abestiaren zentzuari buruz. Jimmy Page handiak abestian aipatzen den emakumea (There´s a lady who´s sure) Julie Conlon izeneko neska bat zela esan zuen, baina inork ez du neska hori ezagutzen.

Abestia alderantziz entzunez gero, mezu satanikoa duela diotenak ere badaude, baina Plantek argi esan zuen: "To me it's very sad, because "Stairway To Heaven" was written with every best intention, and as far as reversing tapes and putting messages on the end, that's not my idea of making music."

Azkenik, jainko celtiarrei buruzko aipamena egiten dela abestian diote beste batzuek. Abestia idatzi zen unean Plant Lewis Spenceren "Magic Arts in Celtic Britain" liburua irakurtzen ari baitzen. Hau diotenen ustez, Maiatzeko Erregina (May queen), gaiteroen kontua eta udaberriko erreferentziak liburuaren influentzia dira.

Nire ustez, eta abestia behin eta berriz entzunda, eguzkiari erreferentzia egiten zaio, munduan dagoen gauza egonkor bakar bezala. Gure erregina delakoan eta gainontzeko guztiak bere menpe gaudela. Nire interpretazioa luzeagoa da, baina ez dut inor aspertu nahi.

Misterioak misterio, urteak joan urteak etorri, abesti honek duen indarra ez dela agortzen da garbi dagoen gauza bakarra, eta musika maite dugunontzat abestia behin eta berriz entzutea besterik ez zaigu falta.

1. bideoa abestia normal, 2.ean abestia alderantziz eta 3.ean sorpresa bikaina,Stairway to Heaven Stanley Jordan gitarrista ospetsuak jota, ikaragrria.

indezent

indezent 2007-03-19 18:30 #1

<p>Manolete, hi inglaterran hao baino guk hemen jarraitzen diau eta badakik&nbsp;gure ingles nibela nolakoa deken (nerea behintzat). Eskertuko nikek hurrengo aipamenak bi hizkuntzatan ittea eta itzulpenaren link bat eskaintzea horrela nik bila ibili beharrik ez izateko.</p>

<p>Hobe dek honea bueltautakon inglesez ez itteitea zatio problema bat baino gehio eukiko diau. Ojo!</p>

bewater

bewater 2007-03-19 18:47 #2

Ez hadi alperra izan eta atera zak hautsez beteriko hiztegia, biharko etxekolana baduk. Gainera, abesti honen itzulpena oso erraza duk txo...hi lasai hemen oraindik gaztelera gehiago ikasten ari naizela ingelesa baino...bloody cervantes

borthuzai

borthuzai 2007-03-19 19:30 #3

joder, enian Stanely Jordan hoi ezautzen!<br />Hoixe bai Jordan, ezta?<br />


Utzi iruzkina: