Goran Bregovic, Balkanetako fenomenoa

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-03-23 20:34
1

The Indezentsen post batean Emir Kusturicaren "Gato blanco gato negro" filmeari buruz hitz egin genuen, eta Kusturikaren izena entzunda Goran Bregovic handiaren izena etortzen zait burura.

Bosnian jaioa, aita serbiarra eta ama kroaziarra, oso gaztetatik hasi zen bere maila erakusten musika munduan. The White Bottom izeneko taldea sortu zuen 16 urterekin eta Balkanetako rock talderik famatuena izan zen urte askotan zehar, Europako ekialdean ere sona asko lortuz.

Rockarekin aspertu egin zen eta gauza berriak probatzen hasi zen Goran gaztea. Kusturicarekin lanean hasi zen eta hainbat pelikulen soinu bandak egin zituen: "Times of the Gypsies", "Arizona dream" eta "Underground", besteak beste. "Gato blanco gato negro" pelikularen soinu banda ez zuen berak egin, baina bere abesti batzuk soinu bandan daude. Tamden bikaina osatu zuten Kusturicak eta Bregovicek, baina urteen poderioz bien harremana gastatu egin zen eta bakoitzak bere bidearekin jarraitu zuen.

Iggy Pop bezalako artistekin ere lanean aritutakoa da Bregovic, baina azken urteetan ijitoen musika berreskuratu eta munduko plazara ateratzen aritu da. Bulgaria, Hungaria eta Errumaniako doinuak jaso ditu Bregovicek eta bere Wedding and Funeral Band-arekin kontzertu bikainak eman ditu bere abesti ezagunenak joaz.

Indezents eta biok Bilbon izan ginen 2005ean Goranen eta bere super bandaren kontzertua ikusten. Euskalduna Jauregian izan zen kontzertua eta hasiera batean denak eserita egon ginen arren, kontzertua aurrera zihoan ahala, ezin izan genion lekuari eutsi eta denak zutik amaitu genuen alde batera eta bestera dantzan. "Kalasnikov” abestiarekin amaitu zuen kontzertua eta oraindik gogoan dut zeinen ondo pasatu genuen. Gogoratzen al haiz Indezents? Ona hemen Goranen abesti batzuk.

indezent

indezent 2007-03-25 18:20 #1

Kojonudua izan zian ba Goran Bregovic eta bere batailu, ezkontza eta funeraletako bandaren kontzertua. Hoi bai, kontzertu danak traje berdinekin jotzen al dizkik?


Utzi iruzkina: