Gitarra erakusketa Harrodsen
Larunbatean Harrodsen egon ginen Koldo eta biok eta erlojuen, bitxien eta erropen prezioei so egin ostean, bigarren solairura joatea erabaki genuen zuzenean. Izan ere, Gitarren erakusketa zoragarri bat jarri dute bertan martxora arte (doan gainera), gitarren historia azaltzen zuen erakusketa zen eta ehun bat gitarra zituzten bertan.
Gehienak gitarjole ezagunenak ziren, eta beste batzuk bereziak zirelako zeuden bertan. Badakit irakurleen artean musika zale asko dagoela eta ziur ni baino gehiago gozatuko zenutela erakusketa horretan. Horregatik atera nituen dozenaka argazkietatik, onenak edo esanguratsuenak jarriko dizkizuet zuen gozamenerako. Bertan zeuden gitarretatik ederrena Cobra itsura zuen egurrezko gitarra ikusgarri bat zen. Bestalde Fender Stratocaster pilla zegoen, horietako bat oso oso zaharra. Beste gitarra batean Jimi Hendrixen sinadura irakur zitekeen eta Flea Red Hoteko bajistaren bajoa ere bertan zegoen. Barkatu argazkiengatik, batzuk kaskarrak dira (mea culpa, ieme klase batzuk eman beharko dizkiak, hi bai fenomenoa), baina bestela gozatu:
Goran eskuinean, Hendrix handiaren sinadura...
Eta guitarrak dauden lekuan ezin falta musikajoleak...Sex Pistols, Peter Doherty (vaya crack), Bono, Rolling Stones, The Clash, Super Kurt eta gainerakoak.
Iruzkinak
Amuitz 2007-02-28 23:34 #1
Ba al zegoen Mark Knopflerena?

indezent 2007-03-01 09:05 #2
Ez haiz aspertzen Britainia alde hortan e. Hurrengoan lapurtu zak bat eta bueltan ekarri. Soubenir bezala onartuko diat
i eme 2007-03-02 13:56 #3
earra hi! gustora ikusiko niake nik ere expo hoi.
aaaaah... eta eskerrik asko tokatzen zaidan partetik baƱa fenomeno hitz handia dek; nik ere klase batzuk hartzeko neok oraindik.

bewater 2007-03-13 11:54 #4

Kaixo, sentitzen dut baina Trafalgare Squaretik zehar nebilela Diplodokus arros bat agertu zen eta bokadu batez irentsi ninduen. Hori orain dela bi aste gertatu zen, justu kitarra erakustetatik irten nintzenean. ordundik bere sabelean egon naiz uzkiaren bidez noiz kanporatuko ninduen itxaroten baina ematen duenez atzo jan zituen 12 japones eta 4 poloniarran estrenitu egin dute gure diplodokus arros maitea. Kontua da japoniar hauek la hostia direla eta interenten sartu daitekeen mobil bat duela eta bertatik idazten dizuet (diplodokusaren burua hain altu egonda antena itzela da). Egia esan, japonesak nahiko txapasak dira eta Poloniarrak egun guztia elkar joka daude. Izango duzue nire berri hurrengo egunetan, mobilari bateria gastatzen ez bazaio behinipein. Besterik gabe, agur eta hurrenarte.

Manolete, Diplodukus arrosaren sabeletik

Utzi iruzkina: