Piano man, arima bakartien abestia
Zein ederra den abesti berriak ezagutzea, zein ederra den horrelako abesti eder bat aurkitzea. Billy Joel-en "Piano Man" (letra) abestia da nire azken deskubrimendua. Pragako argazkiak motel doaz (nire alferkeriarengatik batik bat, i´m very sorry), baina horrelako abesti batek merezi du gaurkoan.
Jende asko ekartzen dit gogora abesti honek, tabernazuloan bakarrik egoten den jende hori, nahiz eta hamar mila atsekabe izan bihotzean, garagardo fresko batekin irribarrea ahoan marraztuta izaten duten horiek. Barra ondoan lagun batekin berriketan egoten garen une gozo horiek, tabernako ke lodia, tabako usaina, eta solaserako prest dauden milaka eta milaka tabernari...egia esan Euskal Herria, nire herria ekartzen dit gogora...GOZATU.
Iruzkinak
Amuitz 2007-03-21 13:16 #1
Azken deskubrimendua? Uste nian musikan aditua hintzela!
Abesti hau Anabelen berak ere ondo abesten dik, bertsioak ez zaizkidak gustatzen, baina gaztelerazko hori ondo zeok ere.

bewater 2007-03-21 13:21 #2
Bazekiak Ana Belenek abesti hori abesten ziala, baina Billy Joelena la hostia dek. Gainera, badakik blog honetara sartzen zareten erdiak baino gehiago melomanoak zaretela, beraz, zuen kontra musika munduan ezin dut ezer egin...anyway zer nolako abesti ederra...
indezent 2007-03-21 13:46 #3
Jode Manolete snif, emozionatu eta guzti inauk. Hemengoe ere faltan botatzen diau hi bezelako barra lagun leiala. Leiala barrarekiko ez gurekiko ;)
i eme 2007-03-21 16:05 #4
aspaldian ez nian entzun abesti hau.

lasai... zerbezatxoak fresko fresko eongo dituk hi etortzeako eta futboliña engrasatuta ;)

Utzi iruzkina: