Txapandopikos

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-02-23 15:33
5

17 urte nituela hasi nintzen Hip-Hopa entzuten, Meswy izeneko tipo baten diskak liluratuta utzi ninduenean. Unibertsitatean Doble V edo Violadores del Verso entzun nituen Dani lagunak utzita eta handik aurrera behin eta berriz pasatu dira nire discmanetik eta orain nire Ipodetik.

Ba orain Danik, Iker (alias Puter, Susper, Putermillas...) lagunarekin batera abesti bat grabatu du. Bere kutretasunean makina bat oroitzapen ekartzen dizkit abesti honek, Iruñan pasatako pasarte batzuen aipamena egiten baita.

Hasteko, Mesa Nazional da "taldearen", nolabait esateko, izena. Iruñako residentzian geundenean dena espainiar fatxez josita zegoen eta gure kuadrillako gehienak euskaldunak ginenez (Jaime eta Ordax ziren espainiar bakarrak, nahiz eta euskal herriko batzuk oso euskaldunak ez izan), La Mesa Nazional deitzen ziguten. Han makina bat trinskantza egin genituen eta urte bikaina izan zen, ahaztezina.

Orain izen profesionala eta guzti dute Danik eta Ikerrek, lehena Lemuel da eta, bigarrena, Susper. Musika edo basea euren bizilagun batek (txinoa da jatorriz, beraz ez dago kexatzerik) egin die eta euren asmoa tontoarena egin eta ondo pasatzea den (oraindik ikasten daude eta denbora librea soberan dute), nahiko lan txukuna egin dute Txapandopikos izenekoa (ahotsak nazkagarriak dira, Lemuelena batez ere, eta rapeatzen ere ez dira oso onak, baina letra barregarria da benetan). Badakik ez zaizuela asko gustatuko baina hau nire unibertsitate garaiko lagunei egin nahi dieten tributua da. GORA LA MESA NAZIONAL!!!!!

Amuitz

Amuitz 2007-02-23 16:30 #1

Hip-hopa ez zaidak bereziki gustatzen, baina hauei entzungo nieke,
kotillatzeagatik batez ere.
Baina ez diat asmatzen Odeo-rekin! Erregistratu beharra dago?

bewater

bewater 2007-02-23 16:34 #2

Oraindik ezin izan diat ondo jarri...saiatu geroago abisatuko dizuet prest dagoenean

indezent

indezent 2007-02-24 15:49 #3

Odeo mierda bat Manolete, probau zak goear-ekin

indezent

indezent 2007-02-24 16:20 #4

jajajaja, k malos! muy en tu linea Manolete

Mikel Oroz

Mikel Oroz 2007-02-28 22:05 #5

oye! Pahharos!!

a mi me ha parecido un grupo de lo más estupendo. Fantásticos en las rimas. una gran banda vaya

Utzi iruzkina: