savior

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-03-17 15:51
3

Aspaldi ikusi nuen “Savior” nire lagun Erkiziarekin, 1999a izango zen eta 17 urte izan arren, zainetaraino sartu zitzaidan. Pelikula gogorra da, ondo pentsatutako istorio batekin eta, azkenean, gizakion alde sentikorrena azalera ateratzen duena.

Hasiera batean Oliver Stonen pelikula zela uste nuen, baina gure Oliverrek produktore lanak besterik ez zituen egin, zuzendaria Peter Antonijevic balkaniarra baita. Googlen barna zuzendari honi buruzko informazio gehiago bilatzen aritu naiz, baina badirudi lan bikain hau egin ostean, nahiko desagertuta ibili dela nazioartean. Nisen (Serbia) jaio zen 1959an eta zuzendaria izateaz gain, akotorea eta idazlea era bada.

Dennis Quiad mertzenario estatubatuar bat da, iraganean izandako arazo batengatik Yugoslaviako gerrara joaten dena Serbiarrekin borroka egitera. Musulmanei dien gorrotoarengatik joaten da hara, bosniarren aurka borroka egiteko, baina ustekabean gerra horretako gorroto ulertezinek emakume bat eta haren alaba jaioberria laguntzera bultzatzen dute.

Ez dizuet gehiago kontatu nahi, baina Balkanetako gerran hiru etnia, kultura edo nazioen artean (Serbioak, Kroatak eta Bosniarrak) zegoen gorrotoa ezin hobeto ikus daiteke. Sinestezina ematen du duela 20 urte baino gutxiago Europako bihotzetik horren gertu horrelako gauza bat gertatu ahal izatea. Askotan, nazionalismo itsuek horretara eramaten gaituzte, hau autokritika bat da, nire uste apala.

Ni gaztea nintzen, ia ume bat, gerra hori hasi zenean, baina gertutik jarraitu nuen lehen guda izan zen. Urteen poderioz apur bat hobeto ulertzen dut han gertatutakoa (OTAN-en jarrera ez dut sekula onartuko, 6 urte eta gero hasi ziren kezkatzen puta seme horiek) eta, egia esan, Spliten egon nintzenean saiatu nintzen gertatutakoari buruz gauzak galdetzen. Baina oraindik goizegi da, bertakoek ahaztu egin nahi dute iragana, etorkizunari begiratu eta euren gazteei herri duinago bat eman. Beste batzuek berriz ikasi egin beharko genuke berriz horrelakorik gerta ez dadin.

Pelikula honek oso ondo azaltzen du bertan bizi zen gorrotoa, baina itxaropenerako mezua ere zabaltzen du. Niri egia esan bihotza bi zatitan utzi zidan bart, baina gogorra izan arren, ikusi ezazue, noizbehinka zer pentsatua ematen duten pelikulak ikustea aberasgarria baita.

Bukatzeko Spliteko taxista batek malkoa begietan zuela esan ziguna: "Pake garaian semeei tokatzen zaie gurasoak lurperatzea, baina gerra garaian gurasoei dagokie euren semeak lurperatzea". "En época de paz los hijos entierran a los padres y en época de guerra los padres son los que entierran a los hijos".

indezent

indezent 2007-03-17 17:14 #1

Ikusi beharko diau ba. Kaña mandoari!

Amuitz

Amuitz 2007-03-17 22:48 #2

Nazionalismo itsuen aurrean autokritika egitea beharrezkoa dek, guretzako ere, baina autokritikak ez gaitzala itsutu.
Azken finean, seme-alaba gehiago lurperatu behar ez izateko, ezinbestekoa dek nazio desberdinetako biztanleei hitza ematea, eta hura errespetatzea (serbiarrek egin ez zutena kroaziar eta bosniarrekin). Gurean, erreferendum batean hitz egiteko aukerarik ere ez zigutek eman oraindik.

txantxangorria

txantxangorria 2007-03-20 14:27 #3

Hello kapulloooooooo:

Noizen behin mailen bat edo ezkertuko nuke..... mayormente bidalitako azkenaren erantzuna.......

Badakit aste santuan ezin duzula ezer egin.... (hori esan dit encixek) baina zerbait gehigao jakitea zure bizitzari buruz el litzateke gaizki egongo....

Txaoooooooo

Utzi iruzkina: