Urte berrian ere zaharrak berri

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-01-05 02:25
5

Goizeko 1:36 dira, Cuatro telebista kateko Callejeros saioa ikusten ari naiz. Kazetari bat Gazara joan da, Palestinara, baina han urte berriak kontu zaharrak ekartzen ditu gogora. Buila, orro egin nahi dut, bihotza erabat beratu baitzait.

Gazako herri batean dabil kazetaria, bertako jendearen bizimodua erakusten. Emakume batek Israeldarren azken bonbardaketak etxea nola utzi dion erakusten ari da. Semea hil zitzaion eta egun bat lehenago anaia. Inori ez diola hori opa esaten ari da negar malkoka. Etxeak Realeko defentsak baino zulo gehiago ditu eta jada ezin du bertan bizi. Zazpi seme-alaba ditu.

Beste etxe batean ume pila bat agertzen da. Norenak dira umeak galdetzen du kazetariak eta denak gizon bakar batenak direla esaten diote. Gizonak ez daki zenbat ume dituen, baina hiru emazte ditu. Kontatzen hasita, badirudi 30 direla gutxi gora behera. Familia honen etxea ez da horren txiroa aurrekoak ikusi eta gero.

Herriko jendeak negutegia zena erakusten dio kamerari, dena txiki-txiki eginda. Bertatik herri erdiak jango zuen, baina salbatzailearen zain dauden Juduek ez dute gupidarik izan. Beste hainbat etxeetako egoera ere tamalgarria da; N-1ean, Andoain parean bizi ziren ijitoak pribilegiatuak dira horien aldean.

Ospitalea delakoa ikusi eta gero, eskolara abiatu da Callejeroseko lan taldea. Umeak beti irribarretsu, baina 7 urterekin horien bizitza gurea sekula izango dena baino lazgarriagoa da. Ume batek beldurra duela dio, "zegatik?" galdetzen dio Sonia kazetariak, "Gerra nire etxea sartu delako" erantzuten dio. Begiak atera-aterata dituela erantzuten du umeak, izua begi ninietan antzematen zaio. Aurreko egunean anaia eta osaba galdu zituen.

Iragarkiak, eskerrak behingoz bada ere, ezin dut hau ikusi eta barneko ezinegona askatu gabe geratu. Zer ari gara egiten? Zer gizarte sortu dugu? Zertarako ditugu horrenbeste historia liburu? Ez al dugu inoiz ezer ikasiko? Nire biharko buruhausterik handiena ia Euskalteleko inkonpetente horiek nire mobila behingoz martxan jartzen duten izango da. Pentsatzen dut Gazako herri horretan hori esanez gero larrutu eta harrika hilko nindutela, merezi behintzat mereziko nuen.

Halere, jende duina da, zapalduta bizitzea egokitu arren, duintasuna eta errespetua galtzen ez duena. Eta orduan gogoeta bat otu zait, nola jokatuko nuke nik nire etxera 10 misil jaurti eta anaia eta osaba hilko balizkidate? Orduantxe konturatzen naiz euren potroek Nokia telefono konpainia osoa baino gehiago balio dutela eta horiek ez dizkidatela Euskalteleko dendan salduko.

Astebete barru ahaztuta izango ditut Gazako miseriak, baina gaur behintzat konturatu nahiz berriz ere hipokrita hutsa naizela eta gizarte hipokrita batetan bizi naizela (esan bai, egin deus ez). 2007an ere zaharrak berri.

borthuzai

borthuzai 2007-01-05 07:44 #1

Erabat ados. XXI. mendea eta hola...

indezent

indezent 2007-01-05 13:49 #2

Tristea da baina holaxe da. Hurrengo astean Gazaz ahaztuta egongo zara baina zure euskalteleko mobilari gertatutkoaz oroituko zara bai eta anekdota moduan kontatuko duzu gainera.

Ez dugu lotsarik baina hori ere ahaztu egiten zaigunez...

i eme

i eme 2007-01-05 15:11 #3

Lotsa badugu... arazoa, ez digula asko irauten. Horrelako arazoak, barruraño sartzen zaizkigu eta gure lotsa kalerazten dute baña disimulu guztiarekin ezkutatzen degu... iñork ez gaitzala ikusi lotsaturik!

Amuitz

Amuitz 2007-01-05 15:41 #4

Urte honetako bost egun bete ez direnean, 2007an ere gizarte hipokrita izaten jarraituko dugula antzematen dut. Zoritxarrez.

Eta ez bakarrik urrutiko gatazken inguruan. Are zoritxar handiagoa!

borthuzai

borthuzai 2007-01-08 12:18 #5

Jean Luc Godard-en pare bat pelikula ikusi ditut orain ez asko eta bere inguruko informazioa bilatzen arin nintzela, bere orain arteko azken filmeko pasarte interesgarri bat irakurri dut webgune batetan. Orain urte batzuk Donostiako zinemaldian Zabaltegi sailean bota zuten eta ikusteko aukera izan nuen ”Notre music” edo ” Nuestra música” filmean norbaitek Malraux-en zita hau omen dio:

”Humane people don´t start revolutions, they open libraries”

Zer pentsatua eman dit...

Utzi iruzkina: