Primark, Londreseko izar berria
Egun hauetan Eskozia aldean izan nahiz Aste Santua edo Easter Holiday delakoa baliatuz eta Ness Lakua, Edimburgo, Perth, Kendal eta beste leku batzuk bisitatu ondoren, berriz ere London Cityren eromenera itzuli nahiz.
Baina zerbait berezia gertatu da egun hauetan metropolian Primark erropa dendak bere denda berria ireki du Oxford Streeten (erosketak egiteko kale nagusia), eta dendaren irekierak sortu duen eromena izugarria da.
Primark erropa denda famatu bat da, bertan saltzen diren produktuak oso merkeak direlako. Aurretik makina bat denda zituen Londresen, baina bat bera ere ez Oxford Streeten. Apirilaren 5ean ireki zuten denda berria, eta nolabait esateko Olaberriko Carrefourraren erdia baino handiagoa da.
Gaur bisitan joan nahiz, lan egiteko erropak bertan bilatzea erraza baita eta merkea, batez ere. Dena den, ezin izan dut nire erosketa egin, hori da estresa, emakumeak ehizean, dena hartu, ikusi, probatu eta lurrera botaz. Zenbat jende zegoen zenbatzea ezinezkoa da, aldageletan sekulako hilarak, Chelsea-Tottenham derbirako ez zen horreko hilararik egongo, eta ordaintzeko, berriz, ordu erdi itxaron behar.
Niri ez zait hilaran itxarotera gustatzen eta are eta gutxiago dirua gastatu behar baldin badut. Beraz, sartu bezain laster kanpoan nengoen, sekulako estresarekin. Pentsatzen dut jende asko etorriko zela aste santuan metropolira, baina orain, hiriko atrakzio nagusia Primarken denda berria da.
Nik sukar hau amaitu arte itxarongo dut, behar ditudan erropak erosi aurretik, izan ere, oraindik ez dut lana aurkitu (bilatzen ere ez naizela hasi esan dezaket) eta nire patxadarekin beste hamar denda irekiko dituzte lana bilatu aurretik. HURRENGO BATEAN ESKOZIAKO ABENTURAK
Iruzkinak
borthuzai 2007-04-10 18:35 #1
aupa tio! bizi haiz ta! bueno, gainerantzeko blogarik oporretan zeudekela uste diat eta nerekin konformatu beharko haiz! ;-)
jo! eta eskozian egon haiz! ze inbidie! ba inglesa ikasteko tokirik aproposena ere ez dekela entzunda zeukiat! bakik, ahoskera xelebre xamarra omen zeukiek... etzekiat. jo! Ness lagoa y la hostia! :-) txuloa izango dek bai!
bueno bewater, zintzo ibili eta eskoziako abenturen zain geratzen nauk!

i eme 2007-04-11 10:31 #2
kamarero lanerako trajea erosten? elegante eongo aiz pajarita eta guzti ;p
ness laguko monstruoaren irudiren baten zai neok.

Utzi iruzkina: