Hospitalidad Escocesa

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-04-16 12:05
6

(karrerteran lagunak eginez, Eskozia)

Eskoziako mugak igaro bezain laster argazki bat ateratzea pentsatu genuen Landerrek eta biok, eta genuen pixagurea baliatuz karretera ertzean geratu ginen, mendi eder batzuen magalean. Ba begira zer gertatzen den horrelakoetan, atzeko paisajea ez da ikusten baina furgonetan zihoan tipoaren behatza ederki nabari da. Bere atzetik joan ginen eta egindakoa jakinarazi genionean barrez lehertu ginen denok.

(Inverness)

Ondoren, Invernessen egin genuen geldialdia, ederra lekua, ederra Loch Ness edo Ness lakua delakoa eta ederra, egin zigun eguraldia...dena ondo lagunok.

(Loch Ness)

(Eskoziako gazteluetako bat)

Invernessetik Edimburgora joan nahi izan genuen, baina bidean makina bat gaztelu eskoziar zeudenez horietako batean geratu ginen. Abaltzisketatik Orendainera doan bidearen antzekoan ibili ginen eta azkenean Perth hirian eman genuen gaua (hori parranda, musika kontzertu bat ikusi eta diskotekara). Behin mozkortuta eta Aberri Egunaren bezpera zela kontutan hartuz, bat baino gehiago Gora Euskadika jarri genuen eta beste gauza batzuk ere esan zituzten gurekin, aupa Eskozia.

(Edimburgo)

Edimburgo egun batean ikusi genuen, baina ez da izango zer ikusirik ez dagoelako, gaztelu, katedral eta edifizio deigarriz jositako hiria baita. Hori bai, seietako jende guztia mozkorra eta gu oraindik hasteko. Azkenean, hartu genuen erritmoa eta Urnietako batekin eta haren lagunekin (beste pare bat euskaldun bazeuden tartean, Bilboko subnormal bat barne) berriz ere euskal abestiak abesten amaitu genuen.

(Cumbriako laku handiena)

Azkenik Liverpooletik pasatu nahi izan genuen, baina hara joateko Cumbria probintziatik pasa ginen eta ez gara damutzen. Lake District delakoan milaka laku daude eta paisajea zoragarria da, Ingalaterrako ederrena. Azkenean, ez Liverpool ezta Manchester ere, Kendalen amaitu genuen. Parrandarako gogo gutxirekin geunden, baina, momentu batean, gu geunden taberna goraino bete zen eta, azkenean, bertako batzuekin amaitu genuen diskoteka bikain batetan. Nesketan ere saiatu ginen (hori da hori kalitatea, baina deigarriena neska gizenen jokabidea: ez dute ez konplexurik ez lotsarik eta deskuidatzen bazara eskutik heldu eta han ibiltzen zaituzte bueltaka panpin bat bezala, txapo eurengatik. Hobe lukete neska gizen guztiek edertasun eta alaitasun hori erakutsi, oso ondo pasa genuen haiekin). Diskoteka erdia ezagutu genuen, gure "lagunak" hango relaciones publicasa ematen baitzuen.

Azkenean, sekulako resaka metatuarekin etxe aldera joan ginen, eta egia esan azken aldian egin dudan bidaiarik ederrena izan da Eskoziakoa. Ingalaterra ere ezagutu dugu, baina nik, iparraldeko gizon bezala, nahiago iparraldea hegoaldea baino.

borthuzai

borthuzai 2007-04-17 18:49 #1

ze txuloa dana  :-O

indezent

indezent 2007-04-19 11:58 #2

Ez hintzen Callaghan McGregorrekin izango ez? Bestela eskuminek eman. Hik ez dek ezautzen baino azken urtetako fitxajeik handina izan dek. Galdetuiok Igor Hendrixi jajaja

Amuitz

Amuitz 2007-04-21 12:47 #3

Eskozian duela zortzi urte egon nintzen, uztailan, kanpin denda batekin joan ginen seat-ibiza zahar batean. Edimburg oso ederra da, Glasgow, mundiala, Inverness, Sky Island eta lurralde garaiak, zoragarriak. Oroimen ona, batez ere eguraldi txarra egiten zuenekoa, tabernatik ezin irten pintak gora eta behera!

zerdiok

zerdiok 2007-04-26 00:18 #4

Gaita soinua, ibai izkinak gurutzatuz...

Eskozia

i eme

i eme 2007-04-27 12:24 #5

bueltan neok!
ni ez neok oso urrutira joan baña hire bidaien kontuekin, gogo pixkat jarri zaiak al quinto ...oño joateko ;p
ea berriro blogaren normalidadera bueltatzen gean.

Ni

Ni 2007-06-05 21:11 #6

Ze oroitzapen onak!!!

Kasualitatez iritsi naiz blog honetara eta benetan argazki hauek ikusteak Eskoziako oroitzapen bikainak ekarri dizkit. Denboraldi bat pasa nuen Eskozian eta euskaldunez josia zegoen Edinburgh orain pare bat urte.

Blog interesgarria benetan!!! horrela segi

Utzi iruzkina: