Amodiozko bat
Blogean zerbait jartzeko goga dut baina gaur ez dut idazteko gogorik. Horregatik, hil berri den fotologetik testu bat "repeskatu" dut. Esan didate lagun pare batek bloga irakurtzen dutela baina ez didate ezertzo ere erantzuten. Testu hau beraientzat doa, ea horrela erantzutera animatzen diren.
"Ederrak izan ohi dira udako amodioak. Zazpi egun eta zazpi gau besterik ez zuen iraun gure harremanak baina intentsoak izan ziren, intentsoak egunak eta are intentsoagoak gauak.
“Giriz” betetako “ultramarino” batean ikusi nuen lehen aldiz baina ez nion arreta gehiegirik eskaini. Barazki eta konjelatu artean igeri zebiltzan gure begiradak begi urdin eta urre koloreko ileak nagusi ziren itsaso hartan eta halako batean gurutzatu egin ziren. Seguraski etxean nuenaren oroitzapena izan zen lehen aldi hartan zilar koloreko begirada katuki harri esker-oneko keinurik ez egiteko agindu zidana baina eskoziar eroxka hura ez zen erraz amore ematen duen horietakoa.
Ez dakit patuaren edo nire nahia izan zen eragile baina hurrengo egunean leku berdinean ikusi nuen. Dendako jabeak istilutsu zerabilen doinu andaluziarreko igelesa nire belarrietan dantzan zebilela Ron eta Ginebra labirintu hartako kale batean barneratu nintzen eta hantxe egin nuen topo berarekin.
Begiratu egin nuen eta berak, begirada eztitsu batez erantzun zidan; goitik behera begiratu ginen, gartsu, lotsa eta konplexuak alde batera utzita. Une batez ultramarino erotiko hartan biok bakarrik ginela iruditu zitzaidan.
Onartu beharra daukat zazpi egun eta gau eder haietan ez nintzela etxean itxaroten nuen 18 urteko ilehoriaz oroitu; zenbat barre, zenbat gozamen, zenbat oroitzapen. Azkeneko egunean aldiz, bildurrak hartu ninduen eta lagunei etxean ezer ez kontatzeko erregutu nien; koldarra.
Etxera itzultzean gauzak betiko moduan jarraitu zuten. Udako amodioak ahaztu eta nire betiko ilehori apartsura itzuli nintzen, horrek ere ez bait dit sekula hutsik egin. Hala ere, ez da tentazioarekin akabatzeko modu txarrena tentazioa bera, milaka kilometrora egotea, badaezpada bada ere.
Ordundik, ikusi izan dut pare bat aldiz; telebistaz, futbol edo errugbi partida bateko iragarkietan edo, atzerriko kamio bateko aldamenetan, horrelakoetan etortzen zait burura bere zapore leuna, bere apar arina… Barkatu Keler baina, Carling ere maite dut."
Iruzkinak
nere 2006-11-02 21:15 #1

Ona mikel, oso ona da testua! Zuk jarraitxu idazten askok irakurtzen jarraitxukouela eta beste batzuk erantzuten.

Ba eztakitx nik askorako iraungo dauen sareko erreginak eh...fotologakin pixkat agobiatzen nabil...bueno fotologakin baino idatzen dauen jende ezezagun horrekin...jejejeje. Bueno, gero arte ba!

indezent 2006-11-02 21:41 #2
Horri kasuik ez, "konspiratibo anti-kooperatibista paranoiko" bat besteik ez data, zu segi idazten. Bestela lanen aspertu besteik enaiz ingo.
bewater 2006-11-02 22:48 #3

Hay que ser capullo. Horrelako testu romatikoa zirudien eta azkenean, la puta cerveza que te parió berriro ere.

Cebadamania itsu horrekin, udako amodio gutxi izango dituk, hori seguru. Dena dela, textua earra.

indezent 2006-11-02 23:21 #4

No te pongas zeloso manolete. Zerbezak zu ere maite zaitu, hori du ona. Bere amodio unibertsala da

txomin_hood 2006-11-02 23:29 #5
Nik ere izan nuen horren kirako amodiorik. Hura, ordea, Mythos izeneko zerbeza grekoa zen. Ez du Carlingak bezainbeste klase: Carlinga neska ilehori erakargarria bada, Mythosa putetxe merke batetako azken emagaldua izango litzateke. Pero que bien entraba!!!
indezent 2006-11-02 23:32 #6
Hortik etorriko da egunkarietako klasifikatuetan hainbeste errepikatzen den "griego" terminoa. Nondik etorriko da "frances"?
Utzi iruzkina: