Pivoak direla eta
Eslovenieraz plurala eta singularraz gain, duala ere desberdintzen dute numero gramatikalaren barruan. Proto-eslavieratik gelditzen zaien arrastoa omen da hori.
Ez da gauza bera ni, gu biok, edo gu hirurok (edo gehiago).
Ez da gauza bera zerbeza bat eskatzea, bi eskatzea, edo hiru eskatzea.
Beraz, kontuan hartu...
- Eno pivo (singularra)
- Dve pivi (duala)
- Tri piva (plurala).
Na zdravje!
Iruzkinak
Aitor 2008-06-26 23:14 #1
Ez naiz oso garagardo zalea, baina Eslovenian edan nuen inoiz edan dudan gargardorik goxoena. Bere garaian dualtasunaren kontu honi buruz jakin izan banu...
leire 2008-06-27 11:28 #2
Dovro jutro!<br>Zelako inbidia, Eslovenian zaude! <br>Gu ere ahalegindu ginen eslovenieraz eskatzen, eta bagenekien deklinazio berezi hori zutela, baina jakin ez deklinatzen. Hala ere, ateratzen ziguten garagardoa.<br>Zelako herrialde ederra den! Disfrutatu bidaiaz<br>
Utzi iruzkina: