Asfaltoa eta hormigoizko blokeak besterik ez daude, aspaldi hartan elurra egin zuenean, ikastolara joan beharrik ez eta plastikozko lera gorriekin elurretan jolastu ginen belazean. Asfaltoak eta hormigoiak estali dute garai batean elurrak estali zuten zelaia… Eta neguko egun hotz haietan, zerua oskarbi egon arren, elurrak, artean, mendiak eta zelaiak estaltzen zituela, orduak pasatzen genituen aldapan behera plastikozko trineoekin, harik eta iluntzen hasi eta etxera joan behar izaten genuen arte. Etxera nekaturik eta bustirik iristen ginen, esku eta masailak gorri-gorri...
...zuhaitzek aspaldi utzi zioten negar egiteari... udaberria iristean uste dut...
ezkutatu da eguzkia mendiaren gibelean, hedatu da iluntasuna mundu zabalean. ...eta tristuraz bete dira kaleak, zuhaitzek aspaldi egin zuten negar...
...gazi zaporea zuen zure masailak musu eman nizunean... Sarrin poema: hiriko etxe handi batetan andamioa, andamio gainean kristal garbitzailea. Leihoaren barrukaldean andere bat negarrez. Badirudi kristal garbitzaileak painua kristalean pasatzean lehunki lehortzen dituela anderearen malk...
Polita da udazkena Gasteizen. Haizeak zuhaitzetako hostoak nola erauzten dituen ikustea. Egunaren ordu horretan hiriak eguzkiari kentzen dio argia. Eskaparateetako neguko jantziak argitzeko, bakarrik dabiltzan ibiltariei bidea erakusten dien kale argiak pizteko. Eta, demagun, zuhaitzak askatu berri duen hostoak lurra ikutzen duen instantean pasa dela etxerantzko bidean. Ez du ikusi, ordea, hostoaren lurreratzea. Dagoeneko buruz dakizki zenbat harlausa ...
Barruraino sartzen den hotza dago kalean, negua iritsi dela ematen du zuhaitzek kolorerik ez duten udazken honetan. Txuri-txuri esnatu dira gaur leku ospelak eta ez hain ospela, baita kotxeetako kristalak ere, neguko kolore horrekin. Baina tximinietatik ez da kerik irteten. Ez ke txuririk, ez ke grisik. Ez da kerik teilatu gorrian. Kerik ez bada, surik ere ez sukaldeko beheko suan. Txistorra ere ezingo dute frejitu. Txikitan, amonaren etxean lehengusuak afaltzeko elkartzen ginenean, suari begira geratzen ginen. Keak azken garra berarekin eramaten zuen arte. Egurra edo patrikan geneuzkan k...
Hostoek eguzkiari ostu diote kolorea, Egunak gero eta laburrago diren garai honetan. Eguzkiaren kolorez jantzi dira zuhaitzak. Laster biluztuko dira ordea Lurrari emateko eranzten dituzten orbelak. Haizeak, berriz, lurrari ostuko dio bere mantua Eta ezingo du gau hotzetan babestu. Alde batetik bestera eramango ditu haizeak Berarekin hostoak. Eta nik gelako leihotik begiratzen diet Begietatik isurtzen diren malkoak bezala, Zuhaitzetatik hostoak nola erortzen diren ikusteko.
Kalean hotz zen lagunekin eta gero etxeratu naizenean. Salako sofan eseri naiz eta zapping egiten hasi. Kalean hotz bazen ere, giro beroa sumatu dut telebistan. Cumbre iberoamericana delakoan iberoamerika oso konkistatu eta bere azkenetara eraman zuen herrialdeko errege eta presidentea bertan ziren (bai jaun andreok, Jose Luis Zapatero eta Juan Carlos I). Tartean zebilen ibero amerika osoa inperialismo kapitalistaren atzaparretatik libratu nahi duen gizon hori ere: Hugo Chavez bera. Eta bitxia da… duela bostehun urte hitzik egiteko aukerarik izan ez zuen herrialdeko hartako p...
Bankuan eseri nintzenean bera han zegoen. Hirurogei urteak aspaldi pasako zituen. Jorge Luis izena al nuen galdetu zidan, nik ezetz, Urtzi nintzela, Urtzi Reguero.
Bin Laden nire aldien umetxu bat da orduen...niri be gusta dazt...
Kortazar useine igertzen dotzate horreri bonbari!Asko gusteu jat! Mua
Garai hartan ez zeuen txistukarien neutralizaziorik! jajajajaja