Inuiten esaera zaharra. Udan Groenlandian izan ginen Francesc Bailón-ekin eta elkarrizketa bat grabatu genion bideoz. Argiakoei eman eta bideo txukun hau egin dute:Eskerrik asko Eider!


Azatzak 31: Beranduegi

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-02-02 18:38

Argia saria ez diote eman, nahiz eta twitterren baten batek eurentzako eskatu. Argia sarien emanaldian bertan Iñako Gurrutxagak ere eurentzako saria eskatu zuen. Baina esku hutsik geratu dira.Hala ere, nire ustez azatzen artean egotea merezi du Beranduegik (ez da saria, baina tira). 45 saio egin dituzte dagoeneko. Saio umoretsu eta bitxiak izan dira 45 hauek. Umore fresko eta bihurria darabilte. Euskaratik eta euskaraz. Umore politikoa ere egiten dute eta horren falta nabarmena du gure komunitateak. Telebistetan euskarazko umore saioak badaude ere, horietan politikarik-eta ez da ager...


Hasieran jende gehiago etortzen zen ni bisitatzera. Orain ez. Orain gutxiago. Hala ere, eskerrak etortzen denak lore sorta bat ekartzen duen etortzen denean. Horrela behintzat bixitasun pixka bat ematen dio leku hotz eta triste honi.   Gaixotasunaren berri eman zidatenean ez nuen uste hemen eta horrela bukatuko nuenik. Maindire txuri hauen artean. Leku ilun honetan. Eguzkiak ere bisitatzeari utzi dio eta beti negua da hemen. Berogailurik ere uste dut ez dagoela. Argindarra dagoenik ere ez dakit. Aspaldi ez dut argia piztuta ikusi. Askotan pentsatzen dut idazle horren liburuko pertsonai...


Azken iruzkinak