Azatzak 31: Beranduegi
Argia saria ez diote eman, nahiz eta twitterren baten batek
eurentzako eskatu. Argia sarien emanaldian bertan Iñako Gurrutxagak ere
eurentzako saria eskatu zuen. Baina esku hutsik geratu dira.
Hala ere, nire ustez azatzen artean egotea merezi du Beranduegik
(ez da saria, baina tira). 45 saio egin dituzte dagoeneko. Saio
umoretsu eta bitxiak izan dira 45 hauek. Umore fresko eta bihurria
darabilte. Euskaratik eta euskaraz. Umore politikoa ere egiten dute eta
horren falta nabarmena du gure komunitateak. Telebistetan euskarazko
umore saioak badaude ere, horietan politikarik-eta ez da agertzen.
45
saio hauen artean onak eta oso onak izan dira. Hala ere, baten bat
nabarmentzekotan iazko Durango azokaren inguruan egin dutena
nabarmenduko nuke.
Iruzkinak
Unai Brea 2012-02-03 09:22 #1
Mila esker loreengatik. Ñabardura bi egin nahi nituzke hala ere, maitasunez:
-Argia saririk ezin dugu jaso gu ere Argia garelako.
-Saioa ez da umorea bakarrik. Hori parte bat da, baina bada beste parte bat, serioa: elkarrizketak, gizarte gaiei buruzko erreportajeak, kultur emanaldiak... Nire ustez bikainak; lasai esan dezaket hori inork harrokeria leporatzeko beldurrik gabe, saioaren zati horretan ez baitut (ia inoiz) parte hartzen. Programaren aurpegi biek helburu berbera dute, alegia, normalean hedabideetan agertzen ez diren eduki horiek agertzea, edo behintzat geure interpretazioa ematea.

Horixe ba. Eta animo blogarekin, zu ere ondo ari zara eta!

txerra 2012-02-03 11:16 #2
Argia sarietara ezin zinetela aurkeztu ez nekien. Baina hala ere merezi duzue, nire ustez.

Badakit ondo jakin saioa ez dela umorezkoa bakarrik. Baina niri deigarriena, interesgarriena, kitzikagarriena umorezko hasierako minutuak dira.

Mila esker erantzuteagatik, jakina.

Utzi iruzkina: