hodeiek ez dute zeruan konpetentziarik izango

No profile photo ...letren laberintoan... | 2007-11-16 23:12
5

Barruraino sartzen den hotza dago kalean, negua iritsi dela ematen du zuhaitzek kolorerik ez duten udazken honetan. Txuri-txuri esnatu dira gaur leku ospelak eta ez hain ospela, baita kotxeetako kristalak ere, neguko kolore horrekin.

Baina tximinietatik ez da kerik irteten. Ez ke txuririk, ez ke grisik. Ez da kerik teilatu gorrian. Kerik ez bada, surik ere ez sukaldeko beheko suan. Txistorra ere ezingo dute frejitu.

Txikitan, amonaren etxean lehengusuak afaltzeko elkartzen ginenean, suari begira geratzen ginen. Keak azken garra berarekin eramaten zuen arte. Egurra edo patrikan geneuzkan klinex erabiliak botatzen genituen sutara. Amonak esaten zigun ez ibiltzeko su ondoan, bestela pixa egingo genuela-ta ohean.

Ziurrenik, gaurko umeek ez dutela ohean pixa egingo. Ziurrenik ez dutela suak azken ilintia nola errauts bihurtzen duen ikusteko nik izan nuen aukera hori izango. Hodeiek ez dute zeruan konpetentziarik izango.

Itzea

Itzea 2007-11-17 15:07 #1

aupa urtzi!enekin zuk e bloga zenunik...

ba ez...hodeiek konpetentziaik eztet uste izangouenik...

aleeeeaio!!!!

Esti

Esti 2007-11-23 23:57 #2

Ba ez, ume gehiexek ez dabe aukera hori eukiko...
tamalez...
Nik behintzat ondio aukera hori badakat eta asteburuan etxera aillegatzeko desiatzen egoten naiz...
Sukaldera aillegau eta bizkar aldia beheko suakin berotzeko desiatzen...

Amamak edo aitxitxak eindako suan epeltasuna bezelakoik ez dao!

Ariane

Ariane 2007-11-24 15:30 #3

Ohitxurak kanbixetan doiez...eta oin ume gehixenak gurau dabe etxien bideojokuetara olgetan geratu...eztakixe zer dan kulturie, ohitxurie...eta pena bat da, abiadura handixen eurrera doien gizartien eragine...

Mua!

Esti

Esti 2007-11-25 13:05 #4

Joe, nik askotan ez dot erabiltzen hitz hori, baiƱa oin dala pare bat aste edo holan ibilli naban, eta niri ere barre ein zian aldamenekuak! Ez zan pertsona bera izango ezta?

Bixar arte!

Ariane

Ariane 2007-12-04 16:22 #5

Iepa potxolo! Bai...azkenien sortu dot bloga...baia pasientzixegaz jungo naz eguneratzen, ok? Eskerrikasko animetiarren. Mua!

Utzi iruzkina: