Kategoria: zigorra
Terrorista arriskutsu bat zelakoan atxilotu zuten. Bonba asko jarri edo bota zituelako atxilotu zuten gizon gaixoa. Torturak eta inkomunikazioa jasan behar izan zituen egia aitor zezan, nahiz eta berak egia besterik ez esan. Urte askorako kondenatu zuten bere herritik urruti zegoen kartzela batera.Baina berak egindako delitu bakarra komunean kaka egitean bonbatik tiratzea izan zen.
Auzi-iheseko epaiketa egin diote Eneko Gogeaskoetxea Arronategiri. Auzi-iheseko epaiketa batean, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion astelehenean Eneko Gogeaskoetxea Arronategi (Gernika, 1967) busturiarrari Frantziako epaile batek. Gogeaskoetxea beste bost iheslarirekin batera epaitu zuten. Espetxe zigorra ezartzeaz gain, Frantzian bizitzeko debekua ezarri zioten. Era berean, Laurence Le Vert terrorismoaren aurkako epaileak Gogeaskoetxearen kontra emandako atxilotze agindua berretsi zuen Parisko 10. epaitegiko buruak. Justizia frantsesak Gogeaskoetxeari ETAren egitura logistikoko kide ...