hostoek eguzkiari ostu diote kolorea

No profile photo ...letren laberintoan... | 2007-11-11 11:57
1

Hostoek eguzkiari ostu diote kolorea,

Egunak gero eta laburrago diren garai honetan.

Eguzkiaren kolorez jantzi dira zuhaitzak.

Laster biluztuko dira ordea

Lurrari emateko eranzten dituzten orbelak.

 

Haizeak, berriz, lurrari ostuko dio bere mantua

Eta ezingo du gau hotzetan babestu.

Alde batetik bestera eramango ditu haizeak

Berarekin hostoak.

 

Eta nik gelako leihotik begiratzen diet

Begietatik isurtzen diren malkoak bezala,

Zuhaitzetatik hostoak nola erortzen diren ikusteko.

Ariane

Ariane 2007-11-11 12:04 #1

...Hostoek eguzkiari ostu diote kolorea...


Utzi iruzkina: