eta euripean egiten du etxerako bidea
Polita da udazkena Gasteizen. Haizeak zuhaitzetako hostoak nola erauzten dituen ikustea. Egunaren ordu horretan hiriak eguzkiari kentzen dio argia. Eskaparateetako neguko jantziak argitzeko, bakarrik dabiltzan ibiltariei bidea erakusten dien kale argiak pizteko.
Eta, demagun, zuhaitzak askatu berri duen hostoak lurra ikutzen duen instantean pasa dela etxerantzko bidean. Ez du ikusi, ordea, hostoaren lurreratzea. Dagoeneko buruz dakizki zenbat harlausa dauden alde zaharretik etxerainoko bidean.
Gorriz dago errepidea igarotzea galarazten dion panpin geldia. Autoak datoz ezkerretik eskubitantzko bidean. Anbulantzia bat orruka, gaineko argiak piztuta. Semaforo berde jarri berrian geldi dagoen kotxeari bozina jo dio lanetik atera eta etxera pazientzi gutxirekin doan batek.
Ortze iluna negarrez hasi da bozinari erantzun nahian bezala. Ez dauka, baina, hodeien malkoetatik babesteko aterkirik eta eraikinei pega-pega eginda dago, teilatuaren aterpeak babestuko diolakoan.
…eta euripean egiten du etxerako bidea…
Iruzkinak
Ariane 2007-12-05 23:18 #1
<p>...bai...nik be askotan ein biher ixeot euripien etxerako bidie...</p>
<p> </p>
<p>artista bat zara, ze esangoet (nik) ba! (gari), jeje. MUA!</p>
Utzi iruzkina: