onegia zelako...

No profile photo ...letren laberintoan... | 2008-09-21 11:43
2

Onegia zelako bota zuten erregea tronutik. Erreinuko borrero guztiak kendu zituen eta hauen ordez poetak jarri. Astean behin, hiriko plazan exekuzioen ordez, poetak egoten ziren poesia errezitatzen. Baina ez poema epikoak, erregeak debekatu egin baitzuen poema epikoak egitea. Zerbait debekatu bazuen, horixe izan zen. Honekin pertsona jakin baten handitasunaren alde egiten baitzen.

Gazteluko zeldak ez zituen matxinoak atxilotzeko erabiltzen, etxerik ez zutenentzat aterpe bilakatu zituen. Eskola eraiki zuen nekazari eta artisauen seme-alabek ere irakurtzen eta idazten ikas zezaten, ospitalea eraiki zuen, hamarrena, nekazariek ordaindu behar zuten zerga, erdira jaitsi eta bostena bakarrik ordaindu behar zuten...

Baina biztanleek faltan botatzen zuten matxinoari plazan lepoa mozteak sortzen zuen zirrara, faltan botatzen zituen gaztelupeko zeldedatik sortzen ziren garrasi hotzak,  izurri beltzak sortutako heriotza gorriak...

Gabezia hauengatik matxinada piztu zen, lehenik hirian gerora erreinu osoan eta lepoa moztu nahi izan zioten erregeari, baina erreinuan ez zegoen hori egin zezakeen borrerorik... Ordea, etxean aizkora duen edonork egin dezake borreroaren lana. Eta halaxe egin zuten, nekazari batek hartu zuen etxean zeukan egurretarako aizkora eta horrekintxe moztu zioten lepoa erregeari.

Post Scriptum

Eta orain, hausnar bedi Erdi Arokoa izan daitekeen istorio hau gerta ote daitekeen gaur egun. Ni baiezkoan dago...

Ariane

Ariane 2008-09-22 11:52 #1

Ba, zoritxarrez, gaur egun be holako egoeraren bat emongo bazan, posibilidadiek egongo ziren holako zeuzer pasetako. Gorroto dot jentien ignorantzixe eta, gainera, ignorantzi horretaz harro egotie.

Oso testu esanguratsue! Mua

Esti

Esti 2008-10-23 23:44 #2

Gaur egun ere asko dira borreroaren lana egiten dihardutenak eta  baita jendearen garrasi hotzak gogoko dituztenak ere. Zoritxarrez, garaiak ez direla aldatu dirudi...

Asteburu on!

Post Data: Aspaldi pasatu gabe, testu bat baino gehiago pilatu zaizkit... azterketekin bezala, dena azkeneko momenturako...

Utzi iruzkina: