Onegia zelako bota zuten erregea tronutik. Erreinuko borrero guztiak kendu zituen eta hauen ordez poetak jarri. Astean behin, hiriko plazan exekuzioen ordez, poetak egoten ziren poesia errezitatzen. Baina ez poema epikoak, erregeak debekatu egin baitzuen poema epikoak egitea. Zerbait debekatu bazuen, horixe izan zen. Honekin pertsona jakin baten handitasunaren alde egiten baitzen.   Gazteluko zeldak ez zituen matxinoak atxilotzeko erabiltzen, etxerik ez zutenentzat aterpe bilakatu zituen. Eskola eraiki zuen nekazari eta artisauen seme-alabek ere irakurtzen eta idazten ikas zeza...