domuit vascones
Domuit
vascones idazten omen
zuten Bisigodoek euskaldunen aurka izandako borroka bakoitzaren ostean, eta
dirudienez ez ziren gutxi izan... Itzulpena eginda: ‘euskaldunak garaitu ditugu’.
Nonbait irakurri dut hainbestetan esaldi bera idaztea gauza baten adierazle dela: euskaldunen aurka askotan borrokatu arren, ez zutela sekula irabazten eta
erregeen izen ona ez zikintzeagatik (edo garbi mantentzeagatik) idazten omen
zuten gezur ttiki hau, azken finean, nork ez du sinistuko Bisigodoena bezalako
herri batek euskaldunena bezalako herri txiki bat garaitu duela?
Ez ziren Bisigodoak bakarrik izan euskaldunen
herria menderatzen saiatu ziren bakarrak, eta antza denez, haiek ere domuit vascones edo antzeko gezurtxoren
bat asmatu beharko zuten beraien handitasunaren izenean.
Euri eta elur asko egin du esaldi hau lehen aldiz
idatzi zenetik, baina euskaldunen herrian sartzen direnen buruan esaldi berak
jarraitzen du bueltaka. Baina agian orain ez dira hain kultuak, eta orain ez
dute jakingo latinez… orain beste hizkuntza batean esaten dute: hemos vencido a…
Eta badirudi gehiengo baten gutxiengoa dela
gehiengoaren ordezkari…
Argazkia: Amaiurko gaztelua zegoen tokian dagoen
oroitarria.
Iruzkinak
2008-05-31 23:32 #1
<P>Seguruenik euri gehixau eingoban edurre baino...normalaua dalako eurixe eitxie edurre eitxie baño. Eurixe udan be eitxen deu. Edurre, neguen bakarrik, pentsetan dot. </P>
2008-06-01 23:05 #2
ta beira azken aldi ontan, denboa gutxin zenbat ebi in dun...<br>
Utzi iruzkina: