Etxetik ateratzen ez zen gizonaren istorioa
Beldurra zion etxetik ateratzeari. Hogeita hamar urte zeramatzan etxetik atera gabe eta berak berrogeita lau urte zituen. Bai. Hamalau urte zituela atera zen azken aldiz etxetik. Gurasoak hil zirenez gerotik, bera ez zen etxetik gehiago atera. Hogeita hamar urte pasa zituen etxetik atera gabe.
Arrebak askotan esaten zion irteteko kalera, eguraldi ona egiten zuela eta ez geratzeko etxean bakarrik. Berak ezetz, nahiago zuela etxean geratu, ez zeukala irteteko gogorik. Beti zuen zereginen bat etxean, normalean liburuak irakurri. 564 liburu irakurri zituen kalera joan zen azken alditik.
Psikologo baten laguntza eskatu zuen arrebak anaiari etxetik ateratzen laguntzeko. Astean behin joaten zitzaion etxera, asteazkenetan, eta ordu betez egoten ziren hizketan psikologoa eta bera.
Asteazken hartan, psikologoa ez zitzaion joan. Faltan botatzen zuen, azken finean, berarekin eta arrebarekin bakarrik hitz egiten zuen, beraiek osatzen zuten bere mundua. Denbora luzez pentsatzen egon eta gero, bere bila joatea erabaki zuen, hogeita hamar urte pasa eta gero, etxetik ateratzea erabaki zuen.
Etxeko arropa eta zapatilak zeuzkan jantzita. Armairua ireki zuen kaleko arropa hartu asmoz, baina armairuan zegoen arropa txiki geratzen zitzaion. Hamalau urte zituenenean erabiltzen zituen arropak zeuden armairuan. Faltan botatzen zuen psikologoa eta, beraz, zegoen bezala ateratzea erabaki zuen, etxeko arropa eta etxeko zapatilekin.
Kalean euria ari zuen. Ingurura begiratu zuen, ez zuen ezer ezagutzen, atera zen azken aldian ez zen horrelakoa kalea, beste hiri bat zen, beste mundu bat. Psikologoa non bizi zen ere ez zekien, ez zekien nora jo.
Hotzikara batek astindu zion gorputz osoa, goitik hasita beheraino, behetik hasita goraino. Buelta erdia eman eta etxera joan zen, baina giltzak etxean ahaztu zituen..
Iruzkinak
aupi 2009-05-02 11:45 #1
Zure lumiek Monken itxurie hartu deu! Metamorfosixe, bakixu. <br><br>Mosu bat!<br>
Utzi iruzkina: