Kategoria: gizona
Beldurra zion etxetik ateratzeari. Hogeita hamar urte zeramatzan etxetik atera gabe eta berak berrogeita lau urte zituen. Bai. Hamalau urte zituela atera zen azken aldiz etxetik. Gurasoak hil zirenez gerotik, bera ez zen etxetik gehiago atera. Hogeita hamar urte pasa zituen etxetik atera gabe. Arrebak askotan esaten zion irteteko kalera, eguraldi ona egiten zuela eta ez geratzeko etxean bakarrik. Berak ezetz, nahiago zuela etxean geratu, ez zeukala irteteko gogorik. Beti zuen zereginen bat etxean, normalean liburuak irakurri. 564 liburu irakurri zituen kalera joan zen azken ald...
Batzuk oraindik honen inguruan matraka ematen parlamentuan, eta bitartean, Bilboko denda bat, proselitismo irekia eginez. Gaur goizean irratian entzunda:"Le ha llegado la hora de casarse y no sabe qué hacer. Cásese con Gizona. Miles de hombres ya lo han probado. Gizona, Artekale, 42. Cásese con Gizona".O tempora, o mores!
Nora ote zihoan galdetu zion bere buruari. Nora eramaten ote zioten iluntzeoro erreka ondotik egiten zituen ibilaldiek. Zentzurik ez zutela konturatu zen bat-batean. Lehen bai, lehen bazuten zentua, itsasoa maite zuenean. Itsasoa ezagutu nahi zuenean. Errekatik ibiltzen zen, egunen batean itsasora iritsiko zen esperantzaz. Beti bide berdina egiten zuen arren, noizbait helmugara iritsiko zela pentsatzen zuen. Eta hori zen paseatzera eramaten zion indarra, zentzua. Baina aspaldian utzi zion itsasoa maitatzeari. Aspaldian amaitu zitzaion itsasoa ezagutzeko irrika. Zergatik, ordea? galdetzen zi...