ATIKA

paradisu helenistikoa

Ez dut momenturik aurkitzen irakurtzeko. Eskerrak orain baietz. Aitonari esan nion irakurri egingo nuela eta irakurri egin behar dut. Hitzeko neska naiz. Gainera Vigora joan baino lehenago irakurri behar dut. Parkea leku ona da irakurtzeko. Umeei begira irakurtrzeko. Baina umeei begira ezin da irakurri. Baina bai. Umeei gehiegi begiratu gabe. Baina umeak ez badira txingurriak dira. Gaurko txingurriak gorriak dira. Kolore gorria polita da. Nahiago ditut txingurri gorriak beltzak baino. Txikiagoak dira, eta politagoak. Baina umeak zapaldu egiten ditu. Eta beraiek ez dakite umea dela. Zapata z...


Itxi begiak

atika 1456131141695 ATIKA | 2007-01-04 17:23

Denbora luzea idatzi gabe. Oker txiki bat bi artikulu soil idatzi dituenarentzat. Senitzen dudala esan beharko nuke, baina zuei ez zaizue axola idazten dudan ala ez. Ez oraindik.Kanpoan neguaren hotza (?) sentitzen duenaren berdina sentitu nahian gabiltza. Edo nabil, etxe barruan, goxo goxo, preso nagoelarik. Atsekabea, oporrak opor ez direnean senitzen dena. Bi aste hauek lanean jo eta su pasatu ondoren minutu batzuk hartu ditut begiak ixteko. Minutu sinple batzuk dira, besterik ez; baina begiak ixtea bezalako keinu txiki batek eragin dezakeenak minutu horiek baino gehiago balio du. Saia z...


Beltzez jantzitako gizona

atika 1456131141695 ATIKA | 2006-12-20 16:50

Nora ote zihoan galdetu zion bere buruari. Nora eramaten ote zioten iluntzeoro erreka ondotik egiten zituen ibilaldiek. Zentzurik ez zutela konturatu zen bat-batean. Lehen bai, lehen bazuten zentua, itsasoa maite zuenean. Itsasoa ezagutu nahi zuenean. Errekatik ibiltzen zen, egunen batean itsasora iritsiko zen esperantzaz. Beti bide berdina egiten zuen arren, noizbait helmugara iritsiko zela pentsatzen zuen. Eta hori zen paseatzera eramaten zion indarra, zentzua. Baina aspaldian utzi zion itsasoa maitatzeari. Aspaldian amaitu zitzaion itsasoa ezagutzeko irrika. Zergatik, ordea? galdetzen zi...


Llevando un niño de cada mano para no perderlos en el tumulto, tropezando con saltimbanquis de dientes acorazados de oro y malabaristas de seis brazos, sofocado por el confuso aliento de estiércol y sándalo que exhalaba la muchedumbre, José Arcadio Buendía andaba como un loco buscando a Melquíades por todas partes, para que le revelara los infinitos secretos de aquella pesadilla fabulosa. Los niños estaban obstinados en que su padre los llevara a conocer la portentosa novedad de los sabios de Memphis, anunciada a la entrada de una tienda que, según decían, perteneció al rey Salomón. Tanto i...