Itxi begiak

atika 1456131141695 ATIKA | 2007-01-04 17:23


Denbora luzea idatzi gabe. Oker txiki bat bi artikulu soil idatzi dituenarentzat. Senitzen dudala esan beharko nuke, baina zuei ez zaizue axola idazten dudan ala ez. Ez oraindik.

Kanpoan neguaren hotza (?) sentitzen duenaren berdina sentitu nahian gabiltza. Edo nabil, etxe barruan, goxo goxo, preso nagoelarik. Atsekabea, oporrak opor ez direnean senitzen dena. Bi aste hauek lanean jo eta su pasatu ondoren minutu batzuk hartu ditut begiak ixteko.

Minutu sinple batzuk dira, besterik ez; baina begiak ixtea bezalako keinu txiki batek eragin dezakeenak minutu horiek baino gehiago balio du. Saia zaitez: itzali ezazu musika, itxi gelako atea, etxeri ohe gainean, hartu sakon arnasa eta itxi begiak. Ez duzu imaginazioaren mundura bidaia zoragarri eta ahaztezin bat egingo, ez zara munduko zoriontsuen sentituko bapatean, ez zaiziku zure barneko desio ezkutuenak beteko... baina sentituko duzun lasaitasuna ezingo da ezerekin konparatu.

Eta barka ez badizue honek balio. Ni orain lasaiago nago.


Utzi iruzkina: