Beltzez jantzitako gizona

atika 1456131141695 ATIKA | 2006-12-20 16:50

Nora ote zihoan galdetu zion bere buruari. Nora eramaten ote zioten iluntzeoro erreka ondotik egiten zituen ibilaldiek. Zentzurik ez zutela konturatu zen bat-batean. Lehen bai, lehen bazuten zentua, itsasoa maite zuenean. Itsasoa ezagutu nahi zuenean. Errekatik ibiltzen zen, egunen batean itsasora iritsiko zen esperantzaz. Beti bide berdina egiten zuen arren, noizbait helmugara iritsiko zela pentsatzen zuen. Eta hori zen paseatzera eramaten zion indarra, zentzua. Baina aspaldian utzi zion itsasoa maitatzeari. Aspaldian amaitu zitzaion itsasoa ezagutzeko irrika. Zergatik, ordea? galdetzen zi...


Azken iruzkinak