Beltzez jantzitako gizona
Nora ote zihoan galdetu zion bere buruari. Nora eramaten ote zioten iluntzeoro erreka ondotik egiten zituen ibilaldiek. Zentzurik ez zutela konturatu zen bat-batean.
Lehen bai, lehen bazuten zentua, itsasoa maite zuenean. Itsasoa ezagutu nahi zuenean. Errekatik ibiltzen zen, egunen batean itsasora iritsiko zen esperantzaz. Beti bide berdina egiten zuen arren, noizbait helmugara iritsiko zela pentsatzen zuen. Eta hori zen paseatzera eramaten zion indarra, zentzua.
Baina aspaldian utzi zion itsasoa maitatzeari. Aspaldian amaitu zitzaion itsasoa ezagutzeko irrika. Zergatik, ordea? galdetzen zion bere buruari. Misterio bat zen, baita berarentzako ere, garai batean zoriontsu egiten zionak orain inolako sentimendurik ez sortzea.
Geratu egin zen, erreka bi zatitan banatzen zen lekuan. Hori izan ohi zen ibilaldiaren amaiera. Pentsakor geratu zen, zalantzan. Aurrera jarraitzeak amets zaharrak berriz hartzea esan nahi zuen. Etxera joateak, ordea, ibilaldiek zentzurik ez zutela onartu eta gehiago ez itzultzea.
"Ez dakit zer egin..."
Iruzkinak
Utzi iruzkina: