MEDUSA. Txingurrien maitale (1.)

atika 1456131141695 ATIKA | 2007-01-07 20:18

Ez dut momenturik aurkitzen irakurtzeko. Eskerrak orain baietz. Aitonari esan nion irakurri egingo nuela eta irakurri egin behar dut. Hitzeko neska naiz. Gainera Vigora joan baino lehenago irakurri behar dut. Parkea leku ona da irakurtzeko. Umeei begira irakurtrzeko. Baina umeei begira ezin da irakurri. Baina bai. Umeei gehiegi begiratu gabe.

Baina umeak ez badira txingurriak dira.

Gaurko txingurriak gorriak dira. Kolore gorria polita da. Nahiago ditut txingurri gorriak beltzak baino. Txikiagoak dira, eta politagoak. Baina umeak zapaldu egiten ditu. Eta beraiek ez dakite umea dela. Zapata zital eta zikoitzak dira. Baina beraiek uste dute fenomeno natural bat dela. Lurrikarak bezala.

Baina txingurri gorri gehiago salbatzen dira beltzak baino. Txikiagoak dira eta. Eta politagoak. Gehiago merezi dute. Eta umea haserretu egiten da, salbatu egiten direlako. Eta ni pozik nago.

Bihar mendira joango naiz irakurtzera. Hango txingurriak ezagutu nahi ditut.


Utzi iruzkina: