amets surrealista bat
Gasolina zerbitzu gune batean geratu ginen, biok gindoazen autoan, biok eta atzealdean, agian, beste norbait. Autotik atera nintzen autoaren depositua betetzeko. Ez dakit ze eguraldi egiten zuen, ezta nora gindoazen ere. Han geunden gasolindegian, zu, ni eta, agian, beste norbait. Zerbitzaria etorri zen, harrotuta nirekin ligatu nahian-edo eta gasolina zerbitzatzeko mangera hartu eta depositua bete ordez autoa bustitzen hasi zen, harroturik, kantari... Gelditzeko eskatu nion, ez zidan kasurik egiten...
Ingurura begiratu zuen, baina ez zuen inor ikusten. Desagertu zen gasolindegia. Ez zegoen berak ekarritako autorik ondoan, ezta auto barruan zegoen inor. Basamortu baten erdian zegoen, auskalo non...
Orduan zure bila hasi nintzen, mendebaldera lehenik. Han ez zintudan aurkitu eta hasierako lekura itzuli nintzen. Biharamunean hegoaldera joan nintzen, han ez zegoen harea herdoildua besterik. Atzera abiagunera itzuli nintzen zure arrastorik izan gabe. Biharamunean iparraldera joan nintzen, han ere ez zeunden. Gaua zen abiagunera iritsi nintzenerako, baina ezin nuen lorik hartu. Mendebaldean ez zeunden, iparraldean eta hegoaldean ere ez. Beraz, ekialdean egon behar zenuen, non bestela?
Ilunpean abiatu nintzen zure bila. Jada ez nengoen basamortu baten, ezagutzen ez nuen etxe handi batean nengoen. Gela bakarra falta zitzaidan begiratzeko, han behar zenuen. Zure izenarekin deitzen nizun. Hemen zaude? Non zaude? Ez nuen argia pizteko etengailua aurkitzen. Zure izena esaten jarraitzen nuen, hemen zaude? Hemen zaude?
Nire izena esaten hasi zinen, hemen nago, hemen nago. Ohean esnatu nintzen gaualdeko ez-dakit-ze-ordutan. Nire ondoan zeuden, muxu eman zenidan eta lo jarraitu genuen.
Iruzkinak
2008-11-27 17:16 #1
Erroman, akaso? begitxu zendun bertan?
Laburmetraia baterako asko emoten deu testuek. We can try!

A rivederci bambino!
Mua!

Esti 2008-12-06 15:51 #2
E! Nik ez nizun hemen idatzi??? Nik baietz pentsatzen naban... igual arazo zibernetikon bat edo zeuk borrau zendun??? jummm

Uste dot egiantzekotasunari buruz zeoze idatzi nabala...

Zubi on!

Utzi iruzkina: