Kategoria: surrealismoa
Gasolina zerbitzu gune batean geratu ginen, biok gindoazen autoan, biok eta atzealdean, agian, beste norbait. Autotik atera nintzen autoaren depositua betetzeko. Ez dakit ze eguraldi egiten zuen, ezta nora gindoazen ere. Han geunden gasolindegian, zu, ni eta, agian, beste norbait. Zerbitzaria etorri zen, harrotuta nirekin ligatu nahian-edo eta gasolina zerbitzatzeko mangera hartu eta depositua bete ordez autoa bustitzen hasi zen, harroturik, kantari... Gelditzeko eskatu nion, ez zidan kasurik egiten... Ingurura begiratu zuen, baina ez zuen inor ikusten. Desagertu zen gasolindeg...