Kategoria: basamortua
Fosilak Sahara basamortuan Hàroùd haitza, erdi gorria, erdi beltza da. Alde gorria, beltza baino trinkotasun gutxiagokoa, porotsuagoa, harroagoa, eta arinagoa da.Bere zepatan Hornemann-ek ezin izan du substantzia arrotzik aurkitu. Garatxo harritsuontzat oinarri den lur geruza, bestalde, sumendiek jaurtitako errautsez osaturik dagoela dio. Harrien estratifikazioa horizontala da, baina sarri endredatua, geruza bat bestearekin nahastu, eta hondoratzen delarik. Batzuetan ez da geruzarik ageri, ezpada iparralderako norabidean masa trinkoz ...
Azawadeko errefuxiatuak Nigerreko Mangaizen 2012-06-02 Inork agintzen ez didalako dut maite maite dudana. Inork agintzen ez didalako ditut basamortua eta izarlokak maite. Itsasontzi noragabeak, gauerdiko biolinak ilunabarren margoa, xorino hezurttoen higidura, sagarrondoetan eskegiriko bihotz horiak, tristura handiegia zaien neskatxak eta zure irria, zure irria ere inork agintzen ez didalako dut maite. Joseba Sarrionandia, 1980
Aman imaN Ekainaren 17a, basamortutzearen aurkako Munduko eguna da. Aurtengo aldarrikapena honako hau; “Lurra etorkizunarena da, aldaketa klimatikotik babes dezagun”. 1.500 milioi pertsonatik gora bizi da egun, andeatuz doazen gure planetako eremuetan, eta biztanle txiroen erdiak, % 42ak, dirau bizirik dagoeneko degradaturik dauden parajeetan. Degradazio honek bihurtzen ditu, gainera, lur hauek, munduko arriskutsuenak. Eremuok, guretzat, hiritartxo aurreratutxoontzat, urrutikoak badirudite ere, gizakiaren sufrimenduaz, eta batez ere gizakiak berak, zuzenean, edo zeharka...
Emakume "Tubu-a" "Berbereek", eta "Tubuek" euren hizkuntza-eskubideen urraketaren berri eman nahi izan diote munduari... Libian. Libia zabalean, batez ere hondarrezko, eta petroliozko den Libian. Arabiera ez besterik, hizkuntza ofizialtzat onartzen ez duen Libian. Tribu, herri, eta etnia ezpata-dantza den Libian. Tripoli handia, istant batzuetarako elektrizitaterik gabe utzi dute, itsu, mutu, gor haserreak airean... eta geroxeago gasolinarik gabe... itsuago, mutuago, haserretuago... oraindik. Itsasoaz haraindi, herri gutxituek, txikituek, bizirik dirautela, eta iraun ...
Hondarrezko itsasoaren erdian galdu denak, ezagutzen ditu basamortuko “djin”-en, xuxurlak. Isiltasunik isiltasunenean, dunak abesten hasten dira. Hareazko olatu erraldoietan ezkutaturik bizitzera kondenaturik dauden jeinuen murmurioak dira, hipnotikoak, limurtzaileak. Ulisesen, lamien, ahizpa bizkien kantuak dira, basamortu infernuzko dunenak. Ama naturaren handiaz hitz egiten digute, eta gizakiaren txikiaz.
Lana ondo burutzeko bila ezazue informazioa hurrengo webguneetan.Itsasoa
Gasolina zerbitzu gune batean geratu ginen, biok gindoazen autoan, biok eta atzealdean, agian, beste norbait. Autotik atera nintzen autoaren depositua betetzeko. Ez dakit ze eguraldi egiten zuen, ezta nora gindoazen ere. Han geunden gasolindegian, zu, ni eta, agian, beste norbait. Zerbitzaria etorri zen, harrotuta nirekin ligatu nahian-edo eta gasolina zerbitzatzeko mangera hartu eta depositua bete ordez autoa bustitzen hasi zen, harroturik, kantari... Gelditzeko eskatu nion, ez zidan kasurik egiten... Ingurura begiratu zuen, baina ez zuen inor ikusten. Desagertu zen gasolindeg...