Tubu-ak
Emakume "Tubu-a"
"Berbereek", eta "Tubuek" euren hizkuntza-eskubideen urraketaren berri eman nahi izan diote munduari... Libian. Libia zabalean, batez ere hondarrezko, eta petroliozko den Libian.
Arabiera ez besterik, hizkuntza ofizialtzat onartzen ez duen Libian. Tribu, herri, eta etnia ezpata-dantza den Libian.
Tripoli handia, istant batzuetarako elektrizitaterik gabe utzi dute, itsu, mutu, gor haserreak airean... eta geroxeago gasolinarik gabe... itsuago, mutuago, haserretuago... oraindik. Itsasoaz haraindi, herri gutxituek, txikituek, bizirik dirautela, eta iraun nahi dutela zabaldu baino ez dute nahi izan, "Tubu" eta "Amazigh"-ek.
Bada, herriaren arima den hizkuntza, iparraldeko bihotzik gabeko haize izoztuek, ahanzturara, eta noraezera kondena ez dezaten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: