Kategoria: afrika
Ez datoz turismoa egitera. Infernu bihurtutako euren sorterrietatik datoz, eskuak hutsik, desesperazioa begietan. Har dezagun, adibidez, Afrikako Txad estatu handia. Eta handia diot, Txad zentzu askotan delako handia, mundu mailan zazpigarren handiena da errefuxiatu-hartzaile gisa, esaterako. Gaurko krisiak barrenak ustelduta, nekez dirau bizirik ordea, krisi aurretik ere, biztanleen laurdena giza-laguntzaren beharrean zeukan estatuak. Izan ere, azken asteotan, Txadeko lakuen eskualdeak behea jo du, eta uharteetan bizi ziren 41.000 pertsona inguruk etxeak utzi, e...
Libiako gizon Kel_tamasheq-a, tuarega 2014. urtearen bukaera, eta 2015. urtearen hasiera bitartean, Afrikako gutxienez 8 estatuk aldatu du terrorismoaren aurkako legedia. Erakunde zibil anitzek, baina, gogor kritikatu ditu lege berri horiek, euren itzalpean askatasunaren aurkako eraso onartezinak gordetzen direla, uste baitute. Kontinenteko mehatxu terroristak honako hauek dira: Nigerian eta inguruko herrialdeetan Boko Haram, Estatu Islamikoa Afrika iparraldean, Shebab Kenian, eta AQMI edo Ansar Eddine Sahelen. Denek diote Islamaren izenean ar...
Agadez inguruan 80.000 eta 120.000 inguru Afrika mendebaldarrek zeharkatuko du Niger, aurten, NBEaren ustetan. Emigrazioarekin uztarturiko arazo, eta arrisku guztiak gorabehera, munduko txiroenak, gertu daude kosta ahala kosta, Magrebera, edo Mediterraneoko itsas bazterrera iristeko. 2015eko urtarrila eta maiatza bitartean, 5000tik gora migratzaile artatu dituela dio NBEak, euretariko 657 emakumeak, eta 678 adin txikikoak izan direlarik. Giza gaiez arduratzen den NBEko «Ocha» taldearen hitzetan, emigrante asko, tratu txarren biktima iz...
Ez iezaguzue armarik eskaini, luza iezaguzue eskua miseriaren zulo beltzetik atera gaitezen. Ez ezazue gure giza-bihotz ahuletan amorrazioaren, eta gorrotoaren hazirik erein, urezta itzazue gure eskubideak, askatasuna, eta itxaropena. Ez iezaguzue bidali gerrarako, gerratik, gerraren morroi arma-gizon, soldadu gehiago, eman iezaguzue besarkada bero bat. Ez itzazue zuen arteko gatazka gorriak, anbizio ustelak, apeta asegaitzak gure artean kitatu. Ez ezazue asmatu duzuen zuen gizarte hotz horri darion bakardadea, eta tristura gure artean hedatu... egin ezazue dantzan gurekin, goza deza...
herriaren memoria Mugarri bat jarri genuen atarian Eta mugarriaren parean harresia Eta harresiaren gainean arantzak Ez zedin beldurra gure etxaldeetan sar Ez ziezaieten gaueko basa-piztiek gure sutondoei, gure ortuei gure emazteei kalterik egin Mugaz haraindi gera zitezen iluna eta ilunaren kedarraren morroiak Ez zitzaten beleek gure umeak iratzar Euren sehasken kulunkan egin zezaten amets Euren arimen graziak biziraun zezan Harresitik kanpo utzi genuen jainkoen amorrua Ez gintzaten ekaitzek ikara Ez zezaten etsaien geziek gure larrua urra Ez zitzan gure lurrak kimu arrotzak ...
Sahara Hareazko bularrak Karabanen Fereka Garraiolariak &nb...
Zimurtu egin zaio irribarrea, hortz artean haur beltzari, afrikarrari... orain ebola. HIESak, hankak arin, dantza makabroetan, airean dituen paraje haragiz beltzetan... orain ebola. Gerra, munstro asegaitz, maitasun fereka lapur higuingarriak, aspalditik erresuma duen Afrikan... orain ebola. Goseak, eta egarriak belaunikarazten dituzten gorputz ezin duinagoen, eremu ezin aberatsagoetan... orain ebola. Gizakiak, gizakia suntsitzeko asmatutako drone, robot, liztor itsuen hankapean... orain ebola. Ustelkeria mota guztien gotorlekuan. Arma ororen entsegu zelaietan. Mediterraneo itsasoak...
A. Tambo. Izenbururik gabea Zaparradaren freskurak, hain gurea denak, dotoretu dizkigu gaur ere mendi, eta itsaso bazterrak. Biziberritzen duen ura, herrixketan, hirietan, erreka bazterretan, gereziondoetan, sandalietan... eguzkitako betaurrekoetan, trenbideetan, bankuetan, hondartza hondarrezkoetan... Aurten, baina, berandu dator euri sasoia Niger iparraldera, nomaden lur eremuetara. Egarriz daude Agadez inguruak, euri ezak beldurrez jantzi ditu bazterrak, eta tristuraz blaitu kel_tamasheq, eta peul abeltzainen ahuntz, ardi, gamelu, asto, eta behi bakan zimelen ...
Aman imaN Ekainaren 17a, basamortutzearen aurkako Munduko eguna da. Aurtengo aldarrikapena honako hau; “Lurra etorkizunarena da, aldaketa klimatikotik babes dezagun”. 1.500 milioi pertsonatik gora bizi da egun, andeatuz doazen gure planetako eremuetan, eta biztanle txiroen erdiak, % 42ak, dirau bizirik dagoeneko degradaturik dauden parajeetan. Degradazio honek bihurtzen ditu, gainera, lur hauek, munduko arriskutsuenak. Eremuok, guretzat, hiritartxo aurreratutxoontzat, urrutikoak badirudite ere, gizakiaren sufrimenduaz, eta batez ere gizakiak berak, zuzenean, edo zeharka...
Emakume "Tubu-a" "Berbereek", eta "Tubuek" euren hizkuntza-eskubideen urraketaren berri eman nahi izan diote munduari... Libian. Libia zabalean, batez ere hondarrezko, eta petroliozko den Libian. Arabiera ez besterik, hizkuntza ofizialtzat onartzen ez duen Libian. Tribu, herri, eta etnia ezpata-dantza den Libian. Tripoli handia, istant batzuetarako elektrizitaterik gabe utzi dute, itsu, mutu, gor haserreak airean... eta geroxeago gasolinarik gabe... itsuago, mutuago, haserretuago... oraindik. Itsasoaz haraindi, herri gutxituek, txikituek, bizirik dirautela, eta iraun ...
MANDELA... ekintza ederrak, hitz zorrotzak, eta irribarre gozoa utzi diguzun maisu handi hori. Beti izango zara AFRIKA; danbor hotsa, dantza eroa, eta milaka kolore. 1. atala - Gizon-emakume guztiak aSKe jaiotzen dira, duINTasuN eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute. 2. atala - Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko aRraza, lArrU KoLoREa, seXUAa, hizkUNtza, erlijioa, politikako edo bestelako IRITzIA, ...
Haragizkoa naiz zu bezala Eta isuri dudan odolezkoa Ardoa isurtzen den bezala Zitalkeriaren kopan Zuk bezala ditut ametsak Amets debekatuak Nire baitan gordetakoak Aire librean hilko ote diren beldur Zure hilketen batuketa naiz Zure otoitzen hilkutxa Zure gorputzetik jaurtitako arima Zure irainen anaia bizkia Ispilu zahar bat baino ez naiz Zure neurrigabekeriara zizelkatua Non egun batean espero duzun Txikia izanik handi islatzea Yasmina Khadra. L'équation africaine. 2011
afrikarra, afrikarraren aurka Afrika zuri, berde, beltz, gorri... Afrika beltz, more, berde, zuriaren arerio Zeinen mesedetan? afrikar etorkin, ghetto, etsipen, droga Afrikaren aurka, gerra, arma armatua Zeinen armekin? Afrika uranio, urre, petrolio, harribitxi, zilar, gas, aberats, pobre Afrika Afrikaren aurka Zeinen mesedetan? Pobrezia, gerra, miseria, oinazea, eromena, ondoeza Badatoz Ezinbestean gurera ihesi Zeinen mesedetan?
amets, ezpain, zuhaitz, hondar,afrika, beltz, eder, betile, itsaso, afrika,zu, ni, ilargi, min, afrika, poz, bizi,malko, zabal, afrika, muga,zulo, herio, petrolio, afrika, zutik,esku, dar-dar, gogo, afrika, urruti, bero,ezin, hurbil, afrika, tiro, hodei,odol, dantza, afrika, taupa, taupa, taupa, taupa, afrika, ur, lur, zur, su, afrika, afrika, afrika, afrika, afrika, afrika.
(...) XVIII. eta XIX. mendeetan, espainolek bi moro mota bereizten zituzten: moro baketsua eta moro errebeldea. "Moro de paz" zen hiribildu espainolarekin ondo konpontzen zena, harremana zegoen honekin eta zergak ere ordaintzen zituen akaso. "Moro de guerra" ,ostera, aparte geratzen zena zen, menpekotasunik onartu gabe eta, susmatzekoa zen, arrumien (arraza zurikoak, berbereen hizkuntzan) kontra gerla egingo zuena aukera izanez gero.Espainiak, Frantziak bezala, moro baketsuak armatu eta moro gerlarien kontra erabiltzeko estrategia garatu zuen. 1909an, Francisco Larrea koronelak Polizia Indi...
Malik ezagutu nuen atzo, Europara, bizimodu hobearen bila etorri den mutila. Oraindik horren bila segitzen du. Aurkitzeko esperantzarik ez du galdu. Irrifarrea ere ez. Sarritan egiten du, mutil otzanaren aurpegia jarriz eta bere azal beltzarekin kontraste itzela egiten duten hortzak aldenik alde erakutsiz. Kaiuko batean sartu zen Senegalen. Zortzi egun noraezean, ezezagunez beteriko txalupa horretan egin ondoren, itsasontzi batek atera zituen bera eta gainerakoak Kanarietara baino Atlantikoaren erdira zeramatzan txangotik. Etxekoei ez zien ezer esan Espainiara iritsi arte. Alacantetik, at...
Herrialde garatuek diru gehiago luzatu diete lurralde ez garatuei, baina nahikoa al da? Munduan pobrezia egotea egunero gertatzen den zerbait da; horregatik, bizi baldintza onetan bizi garenok normaltzat jotzen dugu. Beraz, herrialde horiek bizi duten egoera gogoraraztea da testu honen helburua. Haien etxeak ez dira batere onak, guk bitartean luxuzko etxeak izan ditzakegu. Ez dira batere ziurrak, etxe-abereen hondakinekin eginak egoten baitira, horregatik, urtero jende pila bat hiltzen da euri garaian, uholdeetan, etxeak erortzen baitira. Bestetik,kilometroak eta kilometroak egin be...
Lehia bizia eta gordina afizionatu batek afrikako safari batean jasotako irudi hauetan ematen dena. Zortzi minutu irauten duen bideoa da. Ikusgarria bufaloen kemena!