Txiro migratzaileak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-06-13 15:55

 

Agadez inguruan

 

 

 

 

80.000 eta 120.000 inguru Afrika mendebaldarrek zeharkatuko du Niger, aurten, NBEaren ustetan.

Emigrazioarekin uztarturiko arazo, eta arrisku guztiak gorabehera, munduko txiroenak, gertu daude kosta ahala kosta, Magrebera, edo Mediterraneoko itsas bazterrera iristeko.

 

2015eko urtarrila eta maiatza bitartean, 5000tik gora migratzaile artatu dituela dio NBEak, euretariko 657 emakumeak, eta 678 adin txikikoak izan direlarik.

Giza gaiez arduratzen den NBEko «Ocha» taldearen hitzetan, emigrante asko, tratu txarren biktima izan da, askok bortizkeria fisikoa jasan du, eta hilabeteetan izan da preso atxikipen-eremuetan, kanporatua izan den arte.

 

2011ko otsaileko, Mouammar Kadhafiren erregimenaren aurkako iraultzaren aurretik, Afrika mendebaldeko ehunka mila etorkinek egiten zuen lan (klandestinitatean gehiengoak) Libian.

Gerraren ondorioz baina, 200.000tik gora nigeriar eta Afrika mendebaldarrek utzi behar izan zuen herrialde hau.

Gaur, nigeriar askok, Agadez hiri handia nahitaez zeharkatu behar du, bere lehengo Libiako lanbidea berreskuratu nahi badu, edo haratago, mundu itxaropentsu baterako bideari lotu nahi bazaio.

 

Ez dirudi ezerk geldi ahal izango duenik giza-isuri temati hau, ez Libiako egoeraren segurtasun ezak, ezta basamortu munstroa den zepo beldurgarriak ere.

45.000tik gora emigrante klandestino lehorreratu dira, aurten gaurdaino Italian, gehienak Libiako kostaldetik abiatutakoak. Euretariko %60ak Niger zeharkatu du, zifra ofizialen arabera.

 

 

 

TV5 monde 2015-06-12 (egokitua)

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: