afrikarra

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-06-21 22:18

 

Haragizkoa naiz zu bezala

Eta isuri dudan odolezkoa

Ardoa isurtzen den bezala

Zitalkeriaren kopan

Zuk bezala ditut ametsak

Amets debekatuak

Nire baitan gordetakoak

Aire librean hilko ote diren beldur

Zure hilketen batuketa naiz

Zure otoitzen hilkutxa

Zure gorputzetik jaurtitako arima

Zure irainen anaia bizkia

Ispilu zahar bat baino ez naiz

Zure neurrigabekeriara zizelkatua

Non egun batean espero duzun

Txikia izanik handi islatzea

 

Yasmina Khadra. L'équation africaine. 2011

 

 


Utzi iruzkina: