Y en a Marre (nazkaturik nago)

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-09-13 16:12

 

Zimurtu egin zaio irribarrea, hortz artean haur beltzari, afrikarrari... orain ebola.

HIESak, hankak arin, dantza makabroetan, airean dituen paraje haragiz beltzetan... orain ebola.

Gerra, munstro asegaitz, maitasun fereka lapur higuingarriak, aspalditik erresuma duen Afrikan... orain ebola.

Goseak, eta egarriak belaunikarazten dituzten gorputz ezin duinagoen, eremu ezin aberatsagoetan... orain ebola.

Gizakiak, gizakia suntsitzeko asmatutako drone, robot, liztor itsuen hankapean... orain ebola.

Ustelkeria mota guztien gotorlekuan.

Arma ororen entsegu zelaietan.

Mediterraneo itsasoak, apetatsu irensten dituen bihotz, betile, begi, irribarreen sehaska den Afrikan... orain ebola.

Afrika desiratuan.

Afrika gutizia aseezinen paradisu infernuzkoan...

orain ebola.

 

Lotsaz, eta beldurrez begiratu dio, berriz ere, pantaila karratuaren beste aldetik afrikarrari... hurkoak.

Orain ebola.

 

 


Utzi iruzkina: