Libia... Libia...

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-09-30 16:24

(...) XVIII. eta XIX. mendeetan, espainolek bi moro mota bereizten zituzten: moro baketsua eta moro errebeldea. "Moro de paz" zen hiribildu espainolarekin ondo konpontzen zena, harremana zegoen honekin eta zergak ere ordaintzen zituen akaso. "Moro de guerra" ,ostera, aparte geratzen zena zen, menpekotasunik onartu gabe eta, susmatzekoa zen, arrumien (arraza zurikoak, berbereen hizkuntzan) kontra gerla egingo zuena aukera izanez gero.

Espainiak, Frantziak bezala, moro baketsuak armatu eta moro gerlarien kontra erabiltzeko estrategia garatu zuen. 1909an, Francisco Larrea koronelak Polizia Indigena fundatu zuen, polizia arrifiekin  (Marokoko Rif-eko biztanle berbereak), babespeko kabilak (tribuak) kontrolatzeko.

Baina ez zen nahikoa. Espainiako agintariek, Marokora sartzea erabaki ahala txokeko indar bat behar zuten. Aste Tragikoaren ondoren, bazekiten Espainian jendea ez zegoela semeak hiltegira bidaltzeko prest. Hil behar zena moroa izanez gero dena aiseago aterako zela pentsatu zen. 1910ean sinatu zen bandolerismoaren kontrako halako talde militar berezi bat atontzeko akordioa. Horixe izan zen aitzakia ofiziala. Sultanak asmo hori konplitu ez zuenez gero, Ejerzito espainolak bere gisara antolatu zuen. 1911ko ekainaren  31n Erregularrak sortu ziren Melillan, Dámaso Berenguer teniente koronela zuten buru.

Aspalditik existitzen ziren espainolen zerbitzurako tropa indigenak, baziren 1732rako, eta hainbat izenekin ibiliak ziren historian zehar. (...)

Berebiziko baliabidea izango zen gerlak metropolian eragiten zuen odoluste humanoa eta politikoa ekiditeko. Ez amak negarrik ez politikoak protestarik ez zuen egingo Espainian, Arrifen hildakoak moroak baiziren (...)

Joseba Sarrionandia: Moroak gara behelaino artean? Pamiela 2010

                              

A. Tambo: Emakume "kel tamahack"-a