Lurra etorkizunarena da

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-06-21 11:31

Aman imaN

 

Ekainaren 17a, basamortutzearen aurkako Munduko eguna da. Aurtengo aldarrikapena honako hau; “Lurra etorkizunarena da, aldaketa klimatikotik babes dezagun”.

1.500 milioi pertsonatik gora bizi da egun, andeatuz doazen gure planetako eremuetan, eta biztanle txiroen erdiak, % 42ak, dirau bizirik dagoeneko degradaturik dauden parajeetan. Degradazio honek bihurtzen ditu, gainera, lur hauek, munduko arriskutsuenak.

Eremuok, guretzat, hiritartxo aurreratutxoontzat, urrutikoak badirudite ere, gizakiaren sufrimenduaz, eta batez ere gizakiak berak, zuzenean, edo zeharka eragindakoaz hitz egiten dute, ozen.

2020an, 60 bat milioi pertsonak, Afrikako Sahara azpiko, mortu bilakatutako lurraldeetatik, Afrika iparraldera, eta Europara emigratuko omen dute.

 

 

Nazio Batuetako Batzar Orokorraren, 1994ko irailaren 12ko Konbentzioa, 2. artikulua;

Konbentzio honen helburua, desertifikazioaren aurka borrokatzea da, eta lehorte larriek, eta basamortutzeak, hainbat lurraldetan duen eragina arintzea, Afrikan zehazki. Eginkizun honetarako, 21 agendari jarraiki, bilakaera sostengarria bultzatuko dugu, behar diren neurriak hartuz, eta hitzartutako lankidetza, eta elkartasun internazionala bultzatuz”.

 

 


Utzi iruzkina: