Gizakiaren txikiaz

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-08-05 00:35

 

    Hondarrezko itsasoaren erdian galdu denak, ezagutzen ditu basamortuko “djin”-en, xuxurlak. Isiltasunik isiltasunenean, dunak abesten hasten dira. Hareazko olatu erraldoietan ezkutaturik bizitzera kondenaturik dauden jeinuen murmurioak dira, hipnotikoak, limurtzaileak.


   Ulisesen, lamien, ahizpa bizkien kantuak dira, basamortu infernuzko dunenak.


    Ama naturaren handiaz hitz egiten digute, eta gizakiaren txikiaz.